Diputatuen herena lortu du Chavezen oposizioak

Hugo Chavez Venezuelako presidentearen alderdiak irabazi ditu atzoko Parlamenturako hauteskundeak, baina ez ditu ganberaren bi herenak eskuratu, lehenengo buletin ofizial partzialean jakinarazi dutenez.

Botoen %90a zenbaturik eta 11 eserleku banatzeke daudela zabaldu ditu datuok CNE Hauteskunde Kontseilu Nazionalak. 95 diputatu eskuratu ditu PSUV alderdiak eta 59 MUD Mesa de Unidad Democráticak atzoko hauteskundeetan, non %66.5ak hartu zuen parte.

MUD alderdiko bozeramaile Guillermo Aveledok adierazi duenez, oposizioak botoen %52a erdietsi duela esatea ahantzi zaio Hauteskunde Kontseilu Nazionalari eta datu “erabakiorra” da, Chavezek diputatuetan irabazi dien arren, botoen gehiengoaren babesa baitu MUDek.

MzQzMw==

Irudia | Hugo Chavez garaile | ezezaguna | LGPL
Venezuelako hauteskundeak
Irati Elizalde

kazetaria-edo

Zer duzu buruan “Diputatuen herena lortu du Chavezen oposizioak”-ri buruz

  • Oso zalantzazkoa da azken datu hori: oposizioak bozken %52a lortu duela esan du, baina nik behintzat ez dut datua inon aurkitu. Venezuelako opozizioa ezagututa, gezurra dela esango nuke; edo hozkailuan gordeko nuke datua, argitu arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude