Estibaliz Urresolaren “20 000 especies de abejas” 73. Berlinaleko Sail Ofizialean lehian
Estibaliz Urresolaren “20 000 especies de abejas” Berlinaleko Sail Ofizialean –
Estibaliz Urresolaren “20 000 especies de abejas” 2023ko 73. Berlinaleko Sail Ofizialean izango da lehian, historia eginez euskal zineman. Pedro Oleak “Akelarre” filma estreinatu zuen Berlinaleko Sail Ofizialean 1984an, eta 1997an Montxo Armendarizek “Bihotzondoko sekretuak” (Secretos del corazón) filma, (Oscar Sarietarako lehen euskal film hautagaia izan zena). Otsailaren 16an hasi eta hilaren 26an bukatuko da 73. Berlinale zinema festibal ospetsua eta urrezko eta zilarrezko Hartza lortzeko lehia. 72. Berlinalen Carla Simón zinemagile katalanak Urrezko Hartza lortu zuen Alcarràs filmarekin, sari hori lortzen zuen lehen zuzendari espainiarra.
Estibaliz Urresola Solaguren, Laudion jaioa 1984an, zinema-zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea da. Adri (2013), Voces de papel (2016), Nor Nori Nork (2018), Los casos gramaticales (2018), Polvo somos (2020), Cuerdas (2022) laburmetraia, azken honek Rails d’Or saria eskuratu zuen Cannesko kritikaren astean eta laburmetrairik onenaren Forqué saria ere bai.
Uda bateko familia oso baten eraldaketaren istorioa kontatzen du “20 000 especies de abejas” filmak, Gina Ferrer-ek argazkia eta filmeko aktore taldean daude besteak beste Sofía Otero, Patricia Lopez Arnaiz, Ane Gabarain, Itziar Lazkano, Sara Cozar, Andere Garabieta, Martxelo Rubio, Miguel Garces eta Unax Hayden.
Zorionak eta zorte on!
…
Estibaliz Urresola: ”Gutxinaka ari gara ametsa lurreratzen” (eitb.eus)