Libanoko bandera: lavash, fattoush eta perrexilarekin
Herrialde bat jan nahiko zenuke? Zure zuku gastrikoetan liseritu? Bada begiraiozu Sydney International Food Festival jaialdia promozionatzeko egindako munduko bandera gastronomikoen argazki bilduma honi. Gosetu bazara eta denbora baduzu, zergatik ez duzu ikurriña goxo bat prestatzen eta errezeta ZuZeura igotzen? Inoiz pentsatu al duzu zer zapore izango lukeen ikurrinak? Ikurrina baino joku gehiago ematen badizu egizu Nafarroako bandera, osatu dezagun bilduma.
Vietnameko bandera: Ranbuntan, litchi eta izar fruituarekin
AEBtako bandera: Hot Dog, Ketchup eta gaztarekin egina
Erresuma Batuko bandera: Scone ogia, krema eta marmeladarekin
Turkiako bandera: Turkiar gutiziekin (Lokum) egina
Tailandiako bandera: Txili saltsa, kokoa eta karramarro urdinarekin
Suitzako bandera: Txarkuteria eta Emmental gaztaiarekin
Espainiar Estatuko bandera: txorizo eta arrozarekin
Hego Koreako bandera: GImbap eta saltsekin
Libanoko bandera: lavash, fattoush eta perrexilarekin
Japoniako bandera: Arroza eta Atunarekin
Indonesiako bandera: Kurri pinkante eta arrozarekin
Indiako bandera: Arroza, papadum ogia eta kurriekin
Frantziar Estatuko bandera: Gazta urdina, brie gazta eta mahatsarekin
Ikurrina entsaladilan egitea zen usadioa lehen, debekatuta zegoela. Hala ere, laster baten bat etorriko zaizu lepoa moztu eta lurrean Naffarroako bandera egitera… 1, 2, 3… 😉
Ikurrina entsaladilan egitea zen usadioa lehen, debekatuta zegoela. Hala ere, laster baten bat etorriko zaizu lepoa moztu eta lurrean Naffarroako bandera egitera… 1, 2, 3… 😉
Oilasku labean 5 ordu euki eta gero, arrano beltza prest