Siriako erasoak William Swanson ikaragarri poztu du

Siriako erasoak William Swanson ikaragarri poztu du

“Gerrak beti txarrak dira”, esan digute txikitatik. William Swanson-en gurasoek ere horixe esaten zioten haurrari. Swanson-ek orain 64 urte ditu, baina ez da gai ilobei horrelakorik esateko. Izan ere, Siriaren bonbardaketak poz-pozik dauzka bera eta Raytheon enpresako bere lankideak. Boston hiriko kuarteletik hartzen ditu Swanson-ek erabakiak, itzal handiko gizona baita: Chairman of the Board and Chief Executive Officer. Bere aginduetara Tomahawk misilak ekoizten eta banatzen ari dira uneotan munduko lau bazterretan sakabanatutako 68.000 langile.

Nazioarteko komunikabide guztiek segurutzat hartu dute etzi Estatu Batuek Siria bonbardatu egingo dutela. Amerikarrek lau gerraontzi dituzte Damaskotik 1.600 kilometro baino gutxiagora, alegia, Tomahawk misilek helburua lehertzeko duten gehienezko distantziara. Gutxienez 96 misil gordetzen dituzte lau itsasontziek. Dagoeneko non lehertuko diren ere jakina omen da, 50 helburu militar zehaztu baititu AEBtako armadak. Orotara, 139 milioi dolar lehertuko dituzte Siriako eraikinetan. Urtero Obamaren gobernuak egiten dituen erosketen ia erdia. Iaz bakarrik, Pentagonoaren datuen arabera, 196 Tomahawk erosi zituen gobernuak, alegia, 312 milioi dolarreko gastua.

Diru horrekin patrika bete duenetakoa da William Swanson. Aldiz, amerikari armadari laster hustuko zaizkio misilentzako biltegiak. Primerako unea Raytheon-ek beste ehunka misil saltzeko. Negozioa tartean den bakoitzean bezala, gerra mozkinen irabazian Swanson ez dago bakarrik. 13 gizon eta 3 emakume ditu “lidergo taldean”. Datuei erreparatuz, talde arrakastasua da: 25 mila milioi euroko irabaziak lortu zituzten 2012an haien akziodunentzako. Gerraren pagotxa deitzen diote, prentsatik salbu daudenean, War is Business, my friend.

tomahawk

Estatu Batuarren erasoa luzatzen bada, eta Tomahawk-ak gozokiak bailiran botatzen segitzen badute, poza ‘ber bi’ Raytheon-eko gizon-emakumeena. 2003an Iraken 600 misil lehertarazi zituzten aste betean. ‘Horiek garaiak horiek’, dio nostalgiaz beterik, William Swanson-ek, bulegoan Irakeko gerran jaurtitako lehen Tomahawk-aren koadroa harrotasunez begira.

[Euskal Herrian ere izan dira Swanson-en moduko morroiak]

Siriako erasoak William Swanson ikaragarri poztu du

“Gerrak beti txarrak dira”, esan digute txikitatik. William Swanson-en gurasoek ere horixe esaten zioten haurrari. Swanson-ek orain 64 urte ditu, baina ez da gai ilobei horrelakorik esateko. Izan ere, Siriaren bonbardaketak poz-pozik dauzka bera eta Raytheon enpresako bere lankideak. Boston hiriko kuarteletik hartzen ditu Swanson-ek erabakiak

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra