Espainiako alderdi-bitasunari egurra

anonymousOperación20N (#OP20N) izeneko mugimenduarekin, Anonynmousek azaroaren 20an Espainiako alderdi politiko nagusiak zigortzera deitu du gizartea. Nola? Hauteskundeak “hackeatuz”.

Ordezkatzen ez gaituzten politikarien elitearen aurka joan nahi dute eta hori lortzea gure esku dagoela gogorarazten digute. Horretarako, alderdi txikiak bozkatzea edota baliorik gabeko botoa ematea proposatzen du. Baina sekula ez etxean geratzea, abstentzioak, azkenean, alderdi handiak indartzen baititu.

Guztia ondo azaltzen duen bideo bat prestatu du Anonymousek eta internet eta sare sozialen bidez zabaltzeko eskatu dute.

Operazioa zertan datzan azaltzen duen zatia:

Bideo osoa: