Errusia bueltan da Afrikan

Errusia bueltan da Afrikan –

Libiatik Erdialdeko Afrikara, eta Burkina Fasotik Mozambikera, bi hamarkada baino gehiagoko urrunaldiaren ondotik, Errusiak bere itzulera handia egin du Afrikara. Eta berri hau berresteko hona hemen Evgeny Korendyasov-ek, errusiar-afrikar ikasketen zuzendariak, egin adierazpenak: “borroka izango da, Afrika dela eta”.

.

Zergatik Errusiaren bat-bateko interesa Afrikan?
Galdera NATOko partaide diren herrialdeetako buruen bihotzetan dago.
Arduradun frantziarrei dagokienean, hauek zeharo itxita daude euren aurreiritzi ideologikoak medio, eta Moskurena intrusiotzat daukate. Giza-harremanen gainean duten ikuspuntu ekonomikoak gainera, ezgai bihurtzen ditu errusiarren buruetan jartzeko, eta erraturik dabiltza errusiarren politika aztertzerakoan, hauen borondatea Afrikako lehengaiak kontrolatzea dela diotenean, Txinak ez bezala, Errusia erraldoiak hauetatik nahi adina baitauka.

Moskuren politika afrikarra guztiz geoestrategiakoa da, baina ulertzeko, errusiarren antzera arrazoitu behar da, halabeharrez. Hauek erasotuak sentitu baitira Europak, Washingtonen aginduak jarraituz, gibeleratu egin dituelako.
NATOk Ukrainian muturra sartzeari, gero Krimearen atxikitzearen salaketari, eta bere aliatu den Siriaren gainbeheraren alde agertzeari mendebaldetik bideratu den kanpaina iraingarria gaineratzen badiogu, badirudi Errusiaren aurkako konplot baten aurrean gaudela.

NATOk bere inguruan jarritako biribil itogarrian gero eta harrapatuago (Trump presidentea Polonian base-militarra eraikitzeaz mintzatu da), Errusiak isolamendua haustea erabaki du, horretarako bera ito nahian dabiltzanak bilduko dituen bere biribil propioa eraikitzea aurreikusi duelarik.

Horra hor zergatik dagoen Errusia Afrikan, NBE-ko 50 ahots baino gehiago dituen kontinentean. Eta Txinak bere sozio-hartzekodunak zorpetzen dituen bitartean, Errusiak eremu militarrean eta segurtasunean inbertitu du, armen eta instruktoreen banaketan.

Biribiletik askatze estrategia honek barnean dauzka dagoeneko Turkia, Iran, Txina, eta India. Etorkizunean, planetako zazpi milioitik seik Errusiaren inguruan grabitatu dezakete beraz.
Zer pisu izango du orduan, iniziatiba estrategikoa, eta botere ekonomikoa aldi berean galduko dituen milioi txikiak (Estatu Batuek, Europa Batasunak, eta agian Japoniak)?

Atzerriko politika amerikarren gatibu, planetaren birmoldatze berri honen ondorioz, galtzaile handia izango den Europa Batasuna, historiatik ateratzeko arriskuan erori da. Afrika gainpopulatu baten ehizaki bilakatu aurretik.

Basamortukoak

Le retour de la Russie en Afrique. Bernard Lugan (egokitua)