Errogabetasuna
Errogabetasuna –
Simone Weil filosofoa (1909-1943) nahikoa ezaguna da frantziar estatuan, aldiz oso guti edo batere ez Hego Euskal Herrian.
Ez banaiz makur, haren obra nasaiatik ez da oraindik ezer aurkitzen euskaraturik. Horregatik sartu naiz oso gustukoa dudan «L’enracinement» testuaren itzulpenaren abenturan. Jada «arimaren beharrak» izeneko lehen atala saialdia egina daukat eta bigarrenari lotua ere.
Horra non, berantean ene buruari galdezka hasten naizen: filosofo platonista eta estoiko honen gogoetek badute oraindik interesik gu bezalako jende kontsumitzaile eta globalizatuentzat? Badute gaurkotasunik euskaldunentzat?
Froga tipi bat hemen egingo dut «Le déracinement» edo «Errogabetasuna» izeneko bigarren atalaren hasiera hemen erakutsiz, zuek Zuzeuko irakurleok, ulergarria den ala ez, interes intelektual pindar bat sortzen dizuen ala ez erranen didazuelako esperantzarekin.
Jakin ezazue De Gaulle generalaren exilioko gobernuak 1943an galdeginik, SWek testu hau idatzi zuela Frantzia askearen programa politikoaren oinarri filosofikoa izan zedin. Baina irakurri orduko De Gaullek errefusatu zuen ondorengo pasarte hau zeukan testua.
«Errotua izaitea, hau da, erroak edukitzea da beharbada arimaren premia garrantzizkoena, baita premia gaizkienik ezagutua ere. Definitzeko zailenetarikoa da. Gizaki batek erro bat dauka parte hartzen duelako errealki, aktiboki eta naturalki kolektibitate baten existentzian zeinak bizirik gordetzen baititu iraganeko altxor eta etorkizunaren aurre-sentimentu jakin batzuk. Parte-hartze naturala diogu, erran nahi baita, lekuak, jaiotzak, ofizioak eta ingurumenak automatikoki ematen diotela erroa gizaki horri. Gizaki bakoitzak erro anitzak behar ditu. Bere bizitza moral, intelektual eta izpiritual kasik guzia naturalki jaso behar ditu parte hartzen duen ingurumenetatik.
Ingurumen oso diferenteen eraginen arteko trukaketa ez dira ingurumen naturalaren baitako erroak baino gutiago garrantzizkoak. Baina komunitate jakin batek kanpotikako eragina jaso behar du ez aportazio hutsa gisa baina soilik bere bizi propioa biziagoa egiten duen pizgarri gisa. Komunitatea kanpotikako eraginekin elikatu behar da bakarrik hauek liseritu eta gero, eta bera osatzen duten gizakideek eragin horiek ez dituzte jaso behar baizik eta komunitatearen bitartez. Balio errealeko margolari bat museo batean sartzen delarik bere originaltasuna ez da berresten baizik. Berdin izan behar da munduaren populu eta giza-komunitate ezberdinentzat.
Errogabetzea bada konkista militarra egiten den guzietan, eta zentzu horretan konkista kasik beti gaizkia bera da. Errogabetzea gutxienekoa da konkistatzaileak herri konkistatuan kokatzen direlarik, herritarrekin nahasten direlarik, eta beraiek bertan errotzen direlarik. Horrelakoa izan zen helenoen kasua Grezian, keltoena Galian baita mairuena ere Espainian. Baina konkistatzailea jabetu den herriarekiko arrotz geratzen bada errogabetasuna eritasun kasik hilgarria bilakatzen da populu menderatuentzat. Errogabetzeak maila altuena jotzen du desterratze masiboak egiten direnean Alemaniak okupaturiko Europako herrietan bezala, edo (Frantziak okupaturiko) Niger ibaiaren bihurgunean bezala, edo (Gauguin eta Alain Gerbault sinesten baditugu) Polinesiako frantsesen kolonietan bezala nun Frantziak tokiko tradizio guziak suntsitu baititu.
Baina konkista militarrik gabe, diruaren botereak eta ekonomia-menderakuntzak eragin arrotza inposatzen ahal dute errogabetasunaren eritasuna eragiteraino.
Azkenean, herri-barruko gizarte-harremanak berak ere errogabetze faktore oso lanjerosak izan litezke. Gaurko egunetan, gure Herrietan, konkistatik aparte badira bi pozoi eritasun hau zabaltzen dutenak. Bata da dirua. Edo nun ere sartzen den, diruak erro guziak suntsitzen ditu, dirua irabazteko desirak motibazio guziak ordezten baititu. Diru-irabaztearen desira horrek zailtasunik gabe gaina hartzen die beste mobil guziei, zeren eta arreta- esfortzu hain tipiagoa eskatzen baitu. Izan ere, ez da ezer hain argirik eta sinplerik nola den zenbaki sinple bat».
Iradokitzailea gertatzen da Beñat. Eta ongi ulertzen da.
Arrotz aireko hitzik apenas; bat, “keltoena”, “zeltena”, baina horren ondoan “Galian” irakurririk, erraz aditzen da.
Bicain, Beñat!
Anhitz esquer textu haguitz interessant hauengatic.
Segui aitzinat!
Patxi eta Josu, eskerrik asko bioi ni animatzeagatik.
Duela berrogoi urte inguru, Ramuntxo Kanblonek, iparraldeko lehen kooperatibaren sortzaileetarik bat, Arizmendiarrieta hurbildik ezagutu zuena, erran zidan abertzaletu zela edo bederen areagotu liburu hori Parisen irakurtzean.
Nahiz SWek testua idatzi zuelarik bigarren mundu gerla garaian Frantziaren eta bere kolonien arazoak zituela gogoan gure herriarenak baino gehiago, iduritzen zait edukia garai eta herri guzientzat badela zer gogoeta.
Gu irakurle europar garaikideentzat zailena da, nazkagarria kasik, testuaren irakurketaren denborarako bederen, onartu behar dela bere ikuskera platonistan sartzea batere ohituak garela. Alta Merezi du. Izan ere, ene uste apalez, bere pentsmoldea oso argigarria da ekin aurrean eta erakingorra ekiterakoan.
Patxi,nik ezdakit nola debru asmatu nuen “kelto” hitz hori baina harrigarriena da, oraintxet deskubritu dut, horrela dela erraiten…. esperantoz!
Bi erro uztartu behar ditugu euscaldunoc:
1. Euscara eta euscal cultura
2. Cultura occidentala eta berau vehiculatzen duen hizcunça internationala: grecolatinoa edota angloromancea.
Hanca bi horiec behar ditugu viciric irtenen bagara dathorren eta gainean dugunaren aurrean.
Gure escu dago.
Josu horretaz hitz egiteko aukera izanen dugu. Eta ez zara beti ados izanen SWekin, ni ere ez kasu bakan batzuetan. Beharbada asadatuko zira ere. Baina hari eskerreko eztabaidak oso argigarriak izan litezke.
Bitartean, konturatuko zare pasarte horretan ez da oraindik zuzenean kulturaz eta hizkuntzaz mintzatzen , baina ene iduriz inplizitua da.
Aldiz mintzatzen da gizakiaren “arimaren premia” batez, hau da, parte hartzea “errealki, aktiboki eta naturalki kolektibitate baten existentzian”. Kultura eta hizkuntza edukiak izango dira premia horretan.
Premia horrek sortzen du obligazioa bai kolektibitateko gizakientzat ( adibidez lan materialaren et intelektualaren ekarpen pertsonala) bai kanpokoak direnentzat ( adibidez errespetua behintzat).
Anekdota gisa jakin ezazu mirespen handia zeukala Greziako zibilizazioarentzat eta injustua askotan Erromatarrentzat°
Batzutan tenperamentuarengatik gehiegizkeriatan bazakien aritzen. Tronpatzen zen. Tematzen zen gainera. Desenkusatzen ahal dugu pentsatzen badugu oso gazterik hil zela, 34 urtetan eta horregatik ere bere obraren inportantzia harrigarria da. Inglaterran hil zen, lehergina eta beharbada etsitua “L’enracinement” testua bukatu eta biziki laster.
Bi galdera tekiniko erantzun nahi lukeenari:
Alde honetan “enraciné”aditzlaguna esateko “errotua” erran liteke. Nahiz “erro bilakatu dela” uler ginezakeen (urtu bezala), ez dut uste alainan “erroztatua” bezalako arraro zerbait asmatu behar ginukeenik.
Adibidez: lur honetan errotua da (ez eta erroztatua da).
Bigarrenik “enracinement” esateko nola pasatu aditz lagunetik substantibora? Espainolek saihestu dute zailtasuna ” echar las raices”
Suposatzen dut “errotutasuna”, erroak dituen egoera, alegia, erraitea itsuskeria litzatekeela. Ezin da “tasuna” atzizkia gehitu partizipio bati ezta?
Alta enbeia ez zait falta.
Norbaitek lagunduko banindu eskertuko nuke. Nola erran eta Harluxet hiztegiek koldarki abandonatzen naute eta!
Gaztelaniaz
enraiza
enraizado
enraizamiento
…
Naffarreraz
inradicatu = enradicatu
inradicamendu = enradicamendu
Adeitsuqui
erroztatu
erroztamendu
Lehena existitzen da. Bigarrena erathorria da, ceina guztiz possiblea baita.
Ba “Erroztamendu” substantiboari ez nuen batere pentsatu!
Ez dago hiztegian baina “erroztatu” bai eta erroztamendu horretatik datorkio oso naturalki.
Beraz horrek erran nahi du “erroztatu” erran behar dugula ez eta errotu.
Milesker Josu
Beñat,
Neuc ere, casu honetan, erroztatu eta erroztamendu erabilcen nituzque, latin itchuraco berceen ordez.
Adeitsuqui
Bai aukera dugun guzietan horrela egin behar da.
Izan ere, gertatuko baitra kasuak zeinetan ezbaitugu aukerarik izanen
kaixo lagunok,
Euskal Etimologiaz nabilenez, hona nire ekarpena:
ERROTU: *erro-an-tu
ERROTUA: *errotu-an (“errotutako, erroturiko”)
ERROTASUN: *errotu-an-tasun
Beraz, hor ez dagoenez “partitzipio” klasikoa (parte-zio-boro), lasai asko ezar daiteke TASUNA.
Barkatu beharbada aztuna izateagatik, baina errotu eta erroztatu aditzek gauza bera erran nahi dute? ala ñabardura bat ikusi behar dugu bien artean?
ERROZTATU, ERROTU, ZUZTARTU gauza bera dira, euskerak hiruko sinonimiarekin funtzionatzen baitu berba printzipaletan (berba/hitz/mintza).
ERROZTATU: erro-atz-an-tu (Ipar.) “erroa (lurrera) atxikitu”
ERROTU: erro-an-tu
ZUZTARTU: zuztar-an-tu