Erregearen abdikatzeaz gaur publikatutako azalak
Erregearen abdikatzeaz gaur publikatutako azalak
Ziurrenik 2014ko albiste garrantzitsuenetariko batek egin zuen eztanda atzo: Juan Carlos erregeak abdikatu egin zuen. Garrantzitsua da berria, testuingurua kontuan izanik eta ekar ditzaken ondorioak aintzat hartuz. Zalantza guztiak argitzera, Espainiar Estatuko hedabideek orokorrean aho batez eman diote ongietorria Felipe VI errege berriari. Errepublika hitza ez da ageri kazeten azaletako titularretan. Eskenatoki politikoan, aldiz, bestelakoa da giroa: erreferendumaren aldeko aldarriak dira nagusi. Atzo bertan, Espainiar Estatuko plaza andana bete zuen III. errepublikaren aldeko jendetzak. Bada esaten duenik, Untzaga Plazan 10.000 eibartar biltzen den aldiro, borboi bat jausten dela. Egia ote? Hemen uzten dizkizut azalak, gaurkoak eta atzokoak.
Abdikazioaren lehenengo ondorio zuzena:
.
“LAU ATXILOTU OIARTZUNEN ARITXULEGI BASOA OSATZEA EGOTZITA”
.
Lau pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak Oiartzunen terrorismoa goratzea egotzita. Hildako gudarien omenezko Aritxulegi basoa aldatzeagatik atxilotu dituztela zabaltzen ari dira zenbait hedabide.
.
Astearte goizean hainbat mediotan azaldu denez, atxilotuak Xabier Iragorri, Joakin Izagirre, Ramon Gaztelumendi eta Erramun Sagarzazu dira, eta 6:45-07:15 bitartean joan dira agenteak haien bila. Mirari Martiarena Oiartzun irratiko kazetariak Info7n azaldu duenez, komunikatuta daude atxilotuak, eta etxera deitu ahal izan dute.
.
Haritz deitu diote operazioari, eta Aritxulegi basoa bera ere desegin dute. Oiartzunen bertan daudenek sare sozialetan diotenez, herrian presentzia poliziala oraindik ere oso handia da. Horrez gain, zenbait herritarri auzitegira joateko zitazioa eman diete.
.
Espainiako Barne ministerioak baieztatu ditu atxiloketak, eta hildako etakideak gurtzeko leku bat sortzeagatik atzeman dituztela adierazi dute. Xabier Lopez Peña eta Arkaitz Bellon omendu izana ere erabili dute argudio bezala, iragan martxoaren 9an egindako omenaldi bat medio.”
.
http://www.argia.com/albistea/lau-atxilotu-oiartzunen-aritxulegi-basoa-osatzea-egotzita