Eraso terroristak jasateko lekuen rankinga

  • Somalia da “izuaren munduko hiriburua”. 16 herrialdek dute arriskua tasa altuena eta horien buru Afrika ekialdeko herrialde hau dago.
  • Hamar arriskutsuenen artean, honakoak daude, arriskuaren arabera sailkatuta: Somalia, Pakistan, Irak, Afganistan, lurralde palestinarrak, Kolonbia, Tailandia, Filipinak, Yemen eta Errusia.
  • Maplecroft etxeak egin du ikerketa. 2009eko ekainetik 2010eko hilabete berera gertaturiko eraso guztiak zenbatu dituzte, haietan jazotako hildakoak eta etorkizunean errepikatzeko aukerak ere datutegian barneratuz.
  • Herrialde horretan talde bizirik badagoen ere aztertzen dute. Yemenen Al-Qaedaren presentziak, adibidez, arrisku bizikoen artean sartzen du. Kasu bera Kolonbian FARCen kasuak. Harrigarriena, ordea, beste hau da:Yemenen baino eraso armatu gehiago gertatu ziren Grezian, baina hil eta zauritu askozaz gutxiago utzi zituen. Zentzu horretan, Somalia da “terrorismoarengatik” hildako gehien dituen herrialdea.
  • Somalian 556 ekintza armatu gertatu dira. 1437 pertsona hil dira ekintza hauengatik guztira. Zaurituak 3408 izan dira. Al Sababb erakundea dago gehienen atzean.
  • Europan eraso terrorista bat jasateko aukera gehien dituena, Maplecroften arabera, Espainia da. Baina mehatxua ez da ETA edo Al-Qaeda, ezker muturreko taldeak baizik.
  • AEBak munduko 33. herrialda dira arrisku honi dagokionez. Frantzia 44.ena eta Erresuma Batua 46.a.

Munduko "terrorismoaren" mapa

Irudia | Munduko "terrorismoaren" mapa | Ezezaguna | Creative Commons By SA
inkesta, Mundua, Terrorismoa

2 pentsamendu “Eraso terroristak jasateko lekuen rankinga”-ri buruz

  • Oso interesagarria, ez nekien Benemerita ezker muturrekoa zenik…

  • Barkatu, baino uste dut BBC-ko artikuluak Grezia aipatzen duela rankinean Europako aurrenekoa bezala (24. dago) eta ez Espainia (27.)…
    Hortik ezker muturreko taldeen arrazoia…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude