Erakutsi ipurdia presidenteari

Erakutsi ipurdia presidenteari

AEBetan bizi den Joseba Gabilondo lagunaren bitartez jakin dugu Chicagon Donald Trumpen aurka egin duten ekitza lotsagabe eta ganberroaren berri; hiriari izena ematen dion ibaiaren ertzean, Trump Tower etxe orratzaren parean, ehundaka lagunek prakak bajatu eta ipurdia erakutsi diotenean, `balea zuriarena eginez´, protesta modura.

Gabilondo irakasleak, bideoa ezagutzera ematearekin batera, galdera zuzena luzatu du, “Euskal Herrian erabili daiteke eredu hau?”, momentuz erantzun bat baino  jaso ez duena.

Gurean posible ote den baino lehen, ipurdia nori (eta zergatik) erakutsi erabaki beharko genuke, edo non erakutsi, nahiago bada: Markel Olanori, erraustegia dela bide, Donostiako Apezpikutzan, apaizen abusu sexualak direla kausa…

Behin `prakak non eta noren aurrean bajatu´ erabakita -ea nola ulertzen duzuen esaldia-, eta ezingo dugunez Mozal Legea ekidin -lasai, isunak berdina beharko luke ipurdi gizena edo zimela izanda ere-, espero dezagun gurean zentsura bandarik ez jartzea bideoetan popak ikusi ez daitezan, gustu txarreko kontua begitandu zaigu eta -ezkutatzearena, esan nahi dut-.

Aizue, portzierto, ipurdien kolore, forma eta neurriak ikusita badago nongoak diren esaterik?

Erakutsi ipurdia presidenteari

* Balea zuriarena egitea, berez, itsasoan edo piszinan ur azpira sartu eta ipurdia urazalera ateratzean datza.
Erakutsi ipurdia presidenteari
AEB, Chicago, Donald Trump, ipurdiak, protesta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude