Energia bai, baina neurriz

Energia bai, baina neurriz –

Amatiñok Eibar.org atarian duen blogean.

Adolfo Eraso kimikari, geologo, espeleologo eta glaziologo lizarratarrak ezin argiago du zertan den berotze globala: “Energia kontua da. Behar baino energia gehiago sortarazten ari gara, natur-oreka hautsi duen energia, heriotza erakarriko duen energia”.

Energia bai, baina neurriz
Adolfo Eraso

“Hielo de ayer y de hoy. Cambios climáticos recientes” izenburupeko mahai-ingurua izan zen atzo San Telmo Museoaren elizan, Aranzadi Elkartearen eskutik. Jesus Mari Lazkano pintorea, Eñaut Izagirre geografo eta glaziologoa, eta Arantxa Aranburu zein Asier Hilario geologoak, tarteko.

Aldez aurretik, Josu Veneroren “Artiko” dokumentala ikusi ahal izan zen eta, ostean, Aranzadi Elkarteak ohorezko makila eskani zion eskerronez Adolfo Erasori berari.

Izan ere, Adolfo Eraso izan zen, bete-betean, ilunabarreko protagonista, mahaian eseri ez arren ikusentzuleen arteko lehen lerrotik behin eta berriz parte hartu baitzuen, txandarik eskatzeke eta bere kasa, 85 urteko adinak eta esperientziak ematen dioten auctoritas zela medio.

Horrez gainera, izenburuari zehatz atxikiz, Arantxa Aranburu geologoak nabarmen adierazi zuen klima-aldaketak betidanik izan direla, mundua mundu denetik. Baina, haatik, sekula aurretik gizakia ez dela orain arte gauza izan klima-aldaketa naturala baldintzatzeko eta horretan datzala, hain zuzen, arriskua.

Energia bai, baina neurriz

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude