Elian Gonzalez: "El balserito" izatetik gaztedi komunistako kide izatera.
Elian Gonzalez, garai batean El balserito bezala ezagunagoa zena, bere itzuleraren hamargarren urteurrena ospatzeko meza batean izan da Habanan Kubako presidente Raul Castrorekin batera. Miamiko erresistentziaren sinbolo izandakoa, gaztedi komunistako kide eta Camilo Cienfuegos eskola militarreko ikasle da orain.
Urte askotan prentsarekin izan duen lehen kontaktuan esan du gustura sentitzen dela Kubara itzuli izanaz, ondo sentitzen dela Kuban eta hura dela bere lurra. “Ipar Amerikako herriaren zati handi bati eta gure herriari eskerrak, gaur nire aitarekin nago, eta hori da guztia”. E.E.B.B.etan duen familiari buruz esan du ez diela gorrotorik “behar beste lagundu ez baziguten ere”.
Bidaia gogorra
1999an egin zen famatu Elian Gonzalez, Floridako kostatik gertu pneumatiko baten gainean aurkitu zutenean. Kubatik Miamira errefuxiatuz beteta zihoan baltsa baten hondoratzetik salbatu zen bakarra, arrantzale batzuk aurkitu zuten eta hasiera batean Miamin zuen familiari eman zitzaion aldi baterako zaintza. Haurra bere aitarengana Kubara itzultzeko ordua iritsi zenean ordea, uko egin zioten haurra itzultzeari.
Miamiko erresistentziaren sinbolo bilakatuta, Habana eta Miamiren arteko sei hilabeteko borrokaren ostean, E.E.B.B.etako immigrazio agenteek familiaren etxean sartu, Elian hartu eta Kubara itzularazi zuten.
Gora Kuba ta Askatasuna!!
[…] Zuzeu.Com Elian Gonzalez : “El Balserito” Izatetik Gaztedi … Elian Gonzalez , Eliancito ezizenaz ezagunagoa, ez da dagoeneko Kubatik Floridara ihes egindako errefuxiatu baltsa baten hondoratzetik pneumatiko bati esker bizirik irtendako bost urteko haur hura. Egun, hamasei urteko gazte hau, …This Blog […]