El Paísen atzoko bi azalen 7 ezberdintasunak
El Paísen gaurko bi azalen 7 ezberdintasunak >
Prentsa ez dute kioskoetan saltzen, salduta dago gure eskuetara iristerako. Guk kontsumitu baino ez dugu egiten. Gaur El País egunkariak bi azal zekarzkien, bi aurpegi nahi bada, egungo kazetaritzaren gainbeheraren erakusle direnak. Bata Huawei telefono marka txinatarrari osorik eta esklusiban saldua eta bestea batek daki nori. Lehenago ere ikusi izan dugu antzeko astakeriarik, banku eta energia enpresa erraldoiekin, baina, gaurkoak bestelako muga bat pasa du. Bi azalen artean ezin baitzitekeen bereizketarik egin, behean jartzen zuen “publizitatea” lerroazpi txiki batengatik salbu. Gumersindo Lafuentek esan zuen behin: “Hobe iragarki bat, azal txar bat baino”. Bada hemen dituzu biak, ea 7 desberdintasunak topatzeko gai ote zaren.