Ekonomiaz
Sukaldean nengoenez hurbilen neukan zainzuri latan begiratu eta hortxe, txiki-txiki, baina hortxe: Nafarroan ekoiztuak. Txinatik ekarriak.
Mugarikgabeko Albaitariak taldeko neskak, ez dut izen-deitura harrapatu, zainzurien adibidea munduko ekonomia nola dabilen azaltzeko erabili du. Perun, esaterako, nekazaritzan dabiltzan pertsonak 90 bat US $ irabazten dute hilabetean. Nafarroako kontserba industriarentzat merkeagoa da zainzuriak Perutik ekartzea Murtxantetik baino. Eta Perun, kontu hauek direla eta ez direla, barneko merkatua hornitzetik kanpoko merkatua hornitzera igaro dira. Monokultiboak. Eta etekin, mozkin eta abar gehienak ere esportatzen omen dituzte, askotan gosea inportatuz.
Ekonomia kontuaz nik baino gehiago dakien lagun batek esan dit enpresa pilo batean gertatu dela fenomeno hori. Lehen, esaterako, lanerako mono urdinak ekoiztu eta saltzen zituztenek, orain inportatu eta saldu egiten dituzte. Errekonbertsioa? Ez, globalizazioa deitzen omen zaio fenomenoari.
Nik, Michel Houlenbecq liburuko protagonista hura bezala, gero eta gutxiago ulertzen dut ekonomiaz. Blokeoren bat izango dut.