Zahartzearen gogoetarekin jarraitzeko

Elegantziaz zahartu sarreraren jarraipena. Bestearen atzetik irakurri behar da.

Arestian idatzi nuen elegantziaz zahartzeko egin zitekeenaz, eta ezin kontua bukatutzat eman gogoeta gehiago ekarri gabe. Badakit gaia luzea izan daitekela, liburu baterako ere emango luke horretan jarriz gero, eta zahartu arte idazten jardun beharko nuke agian, oso poliki egiten baitut. Horregatik, sakontzearena adituentzat utzita, hasitakoarekin labur jarraituko dut.

Egin behar ez direnak apuntatzearena eta ohitura onak sendotzearen ekintzak erabat baztertu gabe, hirugarren bidea jorratzearena ikusten dut egokiena. Baina, aurretik nire buruari galdetu beharrean nago. Zer da elegantziaz zahartzea? Elegantziaz bizitzearen ondorioa, akaso? Hasi beharko nuke definitzen zer den elegantziaz bizitzea? Honek ere luze joko luke.

Ez dut uste zahartzaroan gure ohiko jarrerak erraz aldatu ditzakegunik, bapateko transformazio miragarri bat ematen ez bada behintzak. Beraz, hilkor xumeontzat, niretzat, elegantziaz zahartzea koherentziaz zahartzea izango litzateke. Ordura arte izan dugun bizitzarekin bat datorren bizitza, alegia. Besteei entzuten jakin badugu, gauza berriekiko jakinmina izan badugu, egoera berriei adaptatzeko gai izan bagara, gure gorputza eten gabe zahartzeak dakarrena onartzen badugu, beldurrari aurrez aurre begiratzen badiogu… une honetan dugun edadean orainean presente baldin bagaude, eta hori guztia azalekoa izan beharrean bihotz barnean gertatzen bada, baliteke zahartzean ere horrela izatea. Amen

Ezer ez dago bermatuta, hala ere.

Arantza San Sebastian

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

Zer duzu buruan “Zahartzearen gogoetarekin jarraitzeko”-ri buruz

  • Arantza San Sebastian

    Gaur "web urratsak web" bloga topatu dut googlen. Erakusten ziren argazkiak atentzioa eman didate eta sarrera pare bat irakurri dut. Egileari galdetzen diot. Ez da izango autolaguntzako bloga, ezta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude