Denok batera
Denok batera –
Buenos Aireseko kaleetan, batzuetan, gizon batek beste ezezagun bati zerbait galdetzen dioenean, esaten dio “maestro, ¿me podría indicar…?”. Edo garai batean bezala, “troesma” entzuten da. Gainera, norbait oso ona denean, “¡qué maestro/a!” esaten diogu. Beraz, atzerritar bat iritsiko balitz, agian, pentsatuko luke irakasleak aintzat hartzen ditugula.
Hasteko, atzerritar honi gauza batzuk kontatuko nizkioke, esaterako, eskola publikoko irakaslea naizela, bigarren hezkuntzan. Ezberdintasuna egitea inportantea da lehenengo hezkuntzakoek baino gehiago irabazten dugulako. Gaur egun, hogeita hamazazpi ordu lan egiten ditut, hauetatik hogeita zortzi ordu, klaseak ematen. Orain dela zortzi urte lan egiten dudanez, %50eko antzinatasuna daukat. Nire soldata $28000koa da, (693 U$S dira gutxi gorabehera; irakurtzen duzunean, agian gutxiago). Zorionez, ez dut alokairurik ordaintzen, ez daukat seme-alabarik eta ez dut haragirik jaten; bestela, ordu gehiago lan egin beharko nituzke. Hala ere, egoera hori ez da arruntena, gehienek alokatzen dute eta.
Hala ere, gai honekin jarraitzeko, historia egin behar dut. 2015eko azaroan, hogeita hamar ordu lan egiten nituen eta $12384,06 kobratzen nuen (7 ordu gutxiago). Momentu horretan, dolar-salmenta ez zen librea, orduan, prezio ofizial bat zegoen eta beste bat ilegala (Blue deitua). Ofiziala hartzen badut, U$S1287 ziren; baina, blue hartzen badut, U$S 817. Hortaz, edozein ikuspuntutik begiratuta, ordu gehiago lan egiten dut, gutxiago irabazteko. Eta, gutxiago kobratzeaz gain, urte honetan, greba asko egiten ditugunez, hilabetero ez dugu diru bera kobratzen, greben deskontuak egiten dizkigutelako. Adibidez, irailean $3000 gutxiago dauzkat, uztailean hiru aldiz greba egin nuelako.
Bestalde, prezioak eta dolarra igo arren, gure soldatak ez dira igotzen proportzio berean. Buenos Aireseko Gobernuak %15ean igo zuen gure soldata: %8 martxoan, %4 abuztuan eta %3 urrian. Baina inflazioa handia denez, azkena irailean eman ziguten. Testuinguru horretan, Gobernuak FMIrekin akordio bat egin zuen: urtean inflazioa izan beharko litzateke %30. Kalkuluak gaizki egiten ez baditut, asko galtzen ari gara. Horretaz gain, gobernu nazionalak batzorde paritarioa kendu zuen, eta han hezkuntza-finatziazio guztiari buruz hitz egin beharko lukete gremioekin.
Aurrekontua murrizteak ondorioak ekartzen dizkigu. Abuztuaren bian, Morenon (Buenos Aires probintzian), Sandra Calamano eta Rubén Rodríguez hil ziren gas isuri batengatik. Haiek, gutxienez, zortzi aldiz salaketa egin zuten horrengatik. Leherketa gertatu zenean, ikasleak ez zeuden eskolan. Hil aurretik, haiei deskontua egin zieten grebengatik, eta haiek egunero, goizean goiz, eskolara joaten ziren gosaria prestatzera. Gainera, larunbatetan joaten ziren janaria ematera ikasleei; batzuetan, haiek ordaintzen zuten jakia. Harrezkero, Buenos Aires probintzian, eskola askok ez daukate klaserik, eraikinak egoera txarrean baitaude; eta irakasleak “ollas populares” (kalean prestatzen den bazkaria banatzen) egiten ari dira. Hori egiteagatik, aurreko asteazkenean, irakasle bat, Corina de Bonis, bahitu zuten, poltsa bat jarri zioten buruan, eta sabelean idatzi “ollas no”.