RESCUE BIZILABE ihes-gela Bilbon

RESCUE BIZILABE ihes-gela Bilbon –

Irailaren 22tik aurrera, larunbatero, ihes-gela berria izango da Deustuan, Bizilabe gunean

RESCUE BIZILABE ihes-gelak irailaren 22an zabalduko ditu ateak. Zientzia-misioan oinarritutako eta Bilboko ingurenearekin lotutako euskarazko ihes-gela da. Urtean zehar Bizilabek eskainitako tailer-eskaintza osatu eta aberasteko antolatua da. Jarraibide, pista eta iradokizunak jarraituz, eta, talde-lana, logika eta inguruko baliabideak erabiliz, aurkeztutako arazoari irtenbidea eman eta gelatik irten egin behar da.

7 urtetik aurrerako neska-mutilentzat egokia da; taldean, bai familian bai lagunekin, egiteko prestatuta dago. 50 minutuko saioak dira, eta bi saio egingo dira larunbatero: 11:00etan eta 12:30etan. Aurrez izena ematea beharrezkoa da. Azaroaren 17a bitartean izango ditu ateak zabalik.

Hemen informazio gehiago eta baldintzak.

RESCUE BIZILABE ihes-gela Bilbon

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.