CiUren garaipentzarretik, hirukoaren hondamendira, analisiak
Editorialak eta analisiak irakurtzen goazen neurrian joango gara, hemen eransten. Bitartean, hona hemen Kataluniako hiru egunkariren editorialen zati esanguratsuenak:
- Vilawevb: Agindu argi bat
Federazio nazionalistarentzako titular handia da, zazpi urte jasateko gai izan dela gobernura indar berrituarekin iristeko. Generalitateko president berriaren azken diskurtsoek unearen zailtasunaz dihardute. Arrazoi du: krisi ekonomikoa latza da, krisi konstituzionala ikaragarria da, eta herrialdea zalantzan dabil, atzo ikusi ahal izan zen bezala. Masentzat gauzak ez dira errazak izango, baina garaipenaren erabatekotasunak denbora emango dio. Gobernu sendoa osa dezake, eta lan egiten utz diezaioten eska dezake. Gainera, gobernuaren alternatiba, hiruko ezkerreko gobernua, hondoratu egin da. (…)PSCk historiako emaitzarik okerrenak izan ditu, eta ERC oso gogor gaztigatua izan da. Baina bada saihestu ezin den detaile bat: hamarkadan entzun izan dugu PSCren botoak PSOEtik zetozela, eta kontua da historiako PSC PSOEenak pentsaezinak ziren emaitzak lortu dituela. Beste gako bat independentismoaren pisua da. Independentzia proposamena inoiz baino biziago dagoen honetan, errepresentazio politikoa inoiz baino txikiagoa da. ERC eta Solidaritaten batuketa ez da iristen, ezta gutxiago ere, Esquerrak aurreko legegintzaldian eta are gutxiago aurreragokoan lortu zituen emaitzetara. Bereizketak eragingo zuen, eta begibistakoa da giroa ezberdina izango zela, eta ziurrenik abstentzioa edo beste alderdi bat hautatu duten boto-emaileek birpentsatuko zutela. Baina ez da hori bakarrik.
- LaVanguardia: Mas gailendu da;PSC hondoratu
Katalunia 23 urtez (1980-2003) gobernatu zuen Convergencia i Unio alderdia gobernutik eta edozelako boteregunetatik kentzea beste helbururik ez zuen formula berria (hiruko gobernua) estreinatu eta zazpi urtera, Artur Masek lasai har dezake arnas: desertuko zeharkaldia amaitu da. Azkenean, aspaldian 2010eko azaroaren 28ko gauerako ikusten zena ez zen oasi bat: ura zegoen eta demokraziaren historia ez hain laburreko unerik okerrenetan, nazionalismo kontserbadorearen erresisteantziarako gaitasun ezin hobea. 6e eserlekuak, gehiengo absolututik seira, garaipenaren aurpegia baldin bada, ifrentzua, inolako zurikeriarik onartu gabe, PSCrena eta Montilla presidentarena dira. Emaitzek mugarri bat zehazten dute sozialismo katalanean: 28 eserleku, historiako emaitza okerrenen oso azpitik; botoen %18 pobre bat eta maiatzeko udal hauteskundeetarako horizonte kezkagarri bat, Girona eta Bartzelona bezala, PSCk gobernatzen dituen hiriburuak jokoan egongo baitira. Montilla presidentarekin batera, gaueko galtzaileak dira hiruko beste bi sozioak, ERC eta ICV.
- El Periódico: Garaipen zabala, porrot eztabaidaezina
CiU gehiengo absolutuaren ateetan gelditu da, sei eserleku falta izan zaizkio, baina aski izango du berak bakarrik gobernatu ahal izateko. Egin ahalko du, baina emaitzak inbestidura negoziatzera behartuko du eta baita datozen aurrekontuak ere, krisi ekonomiko Parlamenta orain inoiz baino zatikatuago dago, Laportaren alderdia sartuta, zehazki, dispertsioa gero eta handiagoa den honetan, egonkortasuna beharrezkoagoa da. SIren lau eserlekuek ez dute independentismoaren gorakada erakusten, uztailean erakutsitako espektatiben ondoren. Alderantziz. ERCren hondamendiak, 11 diputatu galdu eta hirugarren indarra izatera pasa da, independentismoa 21 eserlekutatik 14ra jaistera dakar. Kataluniako PP da hauteskundeetako bigarren garailea, historiako emaitzarik onenak jaso baititu.
- Avui-El Punt: Artur Mas, president hirugarrenean
Convergencia I Unioren garaipena orain arteko gobernukideen zigorra bezain eztabaidaezina izan da, bereziki gogorra izan da zigorra PSCrentzat, historiako emaitza okerrenak izan baititu, baina baita Esquerra Republicanarentzat ere, 2006ko hauteskundeen aldean 11 diputatu galdu baititu. Kataluniako herriak, inoizko abstentzio handiena iragartzen zuten pronostikoak deuseztatuz, atzo hautestontzietan erabaki zuen, eta zentsatuen %63,5ek baino gehiagok eman zuten bozka, Artur Mas, 2003an eta 2006an eserleku gehien eskuratu zituena izan ostean, baietz, oraingoan Generalitateko president izango zela. Artur Mas, bart, harro garaipenagatik, CiUk irabazi baitizuen herrialde guztietan, herriari dei egin zion krisi ekonomikoak eta Estatuarekiko harreman zailek egoera konplikatu bihurtzen duten honetan, aurrera egiteko mobiliza dadin. Hauteskundeen irabazleak lanerako mezu umila zabaldu zuen, garaipena arduraz eta itxaropenez kudeatuko duela esan zuen. Gobernu indartsu bat ziurtatu zuen, baina gobernu honen ondoan, ez atzean, herri mobilizatu bat egon dadin eskatu zuen, Pujolek hitzak gogora ekarriz, ziurtatu zuen herri sendo bat dugula, aurrera aterako den herri bat.
Hemen beste editorial eta analisi batzuk:
Gara: Panorama instituzional argi bat
Noticias taldea: Kataluniak bere etorkizuna CiUri fidatu dio
El Correo: Garaipen konbergentea.
Público: Hirukoa hondoratu egin da.
El País: Iragarritako aldaketa bat.
Diruaren, eskuineko, nazionalismoa garaile.
Ezkerra izan da gobernuan urte batzuetan eta erabaki asko eta asko hartu ahal izan ditu, eta eskuin nazionalista hori aurrez aurre izan du. Besteak beste, Estatutuaren aurrean.
Inozoa ez naiz, eta ezkerraz eta eskuinaz berba egiten dudanean bi horiek alderatuz berba egiten dut. Ez nik gura nukeen ezkerraz.
Gurera etorrita urteetan diruaren nazionalismoa izan dugu agintean; diruaren eskuinaz berba egiten ari naiz, ikustea besterik ez dago Lurraldeetako zerga-politika. Eta nazionalismo horrekin sarritan euskal ezkerrak hitzarmenak lotu ditu.
Jon Sarasua, zenbat hipokresia Lehen Munduko Ezkerrean!!
Hauteskunde-kanpainaren mozkorraldia pasa eta gero Mas jauna, irabazlea, hasi da aitorpenak egiten, eta “tonua” jaitsi du, ekonomia-sektorea urduri jarri ez dadin.
Oraingoz, arazo handia du, Gobernu zentralak ez duela euren beharrik, EAJrekin hitzarmena eginda baitu (ez ahaztu, EAJarekin, Egibarren alderdiarekin).
Beraz, uholdea, mozkorraldia baretu ostean, urak bere onera: diruaren nazionalismoa etxea gobernatzen. Gurean LTHri esker gure hiru lurraldeetan, eta Nafarroan UPN.
Bitartean ezkerra “tardantzaren bila”.