Barne eztabaida

Bazen txakur bat beheko kalean, terraza batean, bizi zena.

Alai-alaia zen eta mundu guztia miazkatzea zuen maite.

Xarmangarria bera.


-eta?

Ez, ba egun batean desagertu egin zela… eta ez dut inoiz gehiago ikusi.

Batzuk diote umeek eramaten zizkioten litxarreriek gizenduta, jabeek eraman zutela.

Beste norabait.

-jabea zuen ala?


Bai, txakurra zen.


-Zertara zetorrek hau txo!


Argi utzi nahi diat ni ez naukela txakur hori bezalakoa! Niri ez naitek litxarreriek erakartzen…

ez nauk gizendu arte zerrikeriak jaten aritzen, ez eta egun batetik bestera desagertzen ere.


-Zein duk hire jabea?


(…)


-Baduk jaberik.


Bai amodioa jabetzen duk nire ehuneko ehunaz. Eta arrazoia galtzen diat idazten jarrai ahala.

Eta tristetzen nauk dei bat iritsiko ez dela jakitean, poztu mezu argal batez…

Dena izugarri ederra, eta babuinoaren uzkia bezalakoa duk, aldi berean.


-Zoratuta hago!


Bai, zoratuta negok.


-Eta soluziorik badik?


Ez, amodioak ez dik nahi aterabiderik, ez zegok tregoarik, ez negoziaketarik…

Ez behintzat maite duana urrun delarik. Orain distantzia erreko nikek, milimetroz-milimetro,

ahots zifratuak debekatu, eta metro karratu batean, nire jabe dena begiratzera iritsi.

Azken milimetroa batera erre arte.


-Hik erizain bat behar duk!


Bai alajaina.

Ekaitza bainuontzi batean

4 pentsamendu “Barne eztabaida”-ri buruz