Charles III.a erregea eta Camilla erreginaren koroatzea
Charles III.a erregea eta Camilla erreginaren koroatzea –
Ez nekien show-a ikusi edo ez … azkenean zatika ikusten aritu naizela aitortzen dut … Koroatze zeremonia Westminsterreko Abadian izan da, Londresen, 2.300 gonbidaturen aurrean. St Edward’s-en koroa ezarri diote Charles III.a erregeari (1948ko azaroaren 14an jaiotako Charles Philip Arthur George), mundu osora zabaldu den eta tradizio zorrotzak markatutako zeremonian; eta erregeak ez ezik, erreginak, Camilla Parker Bowles-ek, ere jaso du koroa. Westminsterreko abade-etxe honetan 1066 urtean egin zen lehenengo koroatzea, tenplu eder honetako 13. koroatzea izan da gaurkoa. Isabel II.a iazko irailean hil zen, haren koroatzea 1953ko ekainaren 2an izan zelarik, Eskozian hil zen 96 urterekin Elizabeth Alexandra Mary Windsor, Londresen 1926ko apirilaren 21ean jaioa, bere titulu ofiziala honakoa: Her Majesty The Queen, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko eta beste erresuma eta lurraldeetako Elizabeth II.a erregina, Commonwealth burua eta fedearen babeslea. Karlos III.a Erresuma Batukoa, errege izateaz gainera honako tituluen jabe ere bada: Cornualles-ko Dukea (1952tik), Rothesay-ko Dukea (1952tik), Gales-ko Printzea (1958tik) eta Edimburgoko Dukea (2021etik).
God Save The King!
Charles III.a erregea eta Camilla erreginaren koroatzea -BBC News-