[Azalak] Elisabeth II.a erreginaren heriotza egunkarietan

Elisabeth II.a Erresuma Batuko erreginaren heriotza –[Azalak] Elisabeth II.a Erresuma Batuko erreginaren heriotza gaurko egunkarien azaletan

[Azalak] Elisabeth II.a Erresuma Batuko erreginaren heriotza gaurko egunkarien azaletan

Elisabeth II.a Erresuma Batuko erregina hil da eta haren heriotza izan da berri nagusia mundu osoko egunkari guztien azaletan.

Balmoral gazteluan, Eskozian hil da 96 urterekin Elizabeth Alexandra Mary Windsor. Londresen 1926ko apirilaren 21ean jaioa, bere titulu ofiziala honakoa, Her Majesty The Queen, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko eta beste erresuma eta lurraldeetako Elizabeth II.a erregina, Commonwealth burua eta fedearen babeslea. Horrez gain Antigua eta Barbuda, Australia, Bahamak, Belize, Kanada, Grenada, Jamaika, Zeelanda Berria, Papua Ginea Berria, Saint Kitts eta Nevis, Santa Luzia, Saint Vincent eta Grenadinak, Salomon Uharteak eta Tuvaluko erregina ere bazen.

Estatu hileta erregina zendu eta hamargarren egunean izango da. Karlos Galesko printzea izango da errege berria. Ondorengotza-ordenean William printzea da hurrengoa. Hil eta hiru egunera iritsiko da gorpua Buckingham jauregira, eta biharamunean Karlos III.ak berak bira bat abiatuko du Erresuma Batua osoan zehar, “operation London Bridge” deituriko protokolo konplexu luze eta zabal eta erabat zehatz baten.

Elisabeth-ek lau seme-alaba izan ditu, zortzi biloba eta hamabi birbiloba. Iaz, erreginak Philip Edinburgoko Dukea bere senarraren heriotzari aurre egin behar izan zion, 73 urtez egon ziren ezkonduta. 1952ko otsailaren 6an hartu zuen tronua Jorge VI.a bere aita hil zenean, 16 hilabete geroago hartu zuen koroa, eta bertan denbora gehien eman duen historiako bigarren erregea bihurtu da Frantziako Luis XIV.a erregearen atzetik. 70 urte eta 214 egun igaro ditu tronuan, Luis XIV.ak 72 urtez eta 110 egunez izan zuen kargua eta sailkapeneko hirugarrena Thailandiako Bhumibol Adulyadej erregea da. 1953 urtean erregina bihurtu zenean, Winston Churchill zen lehen ministroa, eta beste 14 lehen ministro gehiago ezagutu ditu bere erregealdi luzean Elisabeth II.a erreginak. Hemen gaurko eguneko egunkarien azalak eta erreginaren inguruko bideo sorta bat.

.

AZALAK

Euskal Herrikoak

.

Britainia Handikoak

Europakoak

.

Gainontzekoak

God Save The Queen

Munduan denak ez daude erreginaren heriotzarekin triste, Argentinan… “Uno más uno son tres” saioa, Santiago Cúneo kazetariak denetarik esan du…

Elisabet II.a Erresuma Batuko erreginaren heriotza gaurko egunkarien azaletan

[Azalak] Elisabeth II.a erregina hil da

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.