Carla Simon Berlinalen Urrezko Hartza irabazi ondoren ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ online ikastaroan
Carla Simon Berlinalen Urrezko Hartza –
Carla Simonek ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ ikastaroan parte hartuko du, Berlinalen Alcarràs filmarekin Urrezko Hartza irabazi ondoren
- Saioa online izango da, ikastaroa izena emandako 280 lagunek jarraitu ahal izango dute
- ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ ikastaroa, zinemazale eta ikasleei zuzendutakoa, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatzen du antolatzen du Donostia Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin batera
Carla Simón zinemagile katalanak Urrezko Hartza lortu berri du 72. Berlinalen Alcarràs filmarekin. Filmak Kataluniako nekazarien laborantza eta lana omentzen ditu, eta katalanez filmatu da … Opera prima onenaren saria irabazi zuen 2017ko Berlinalen, Estiu 1993 filmarekin. Sari hori lortzen duen lehen zuzendari espainiarra da.
Ostirala, otsailak 18, 19:00etan, Carla Simónek ‘Zinemagileen Elkarrizketak’ ikastaroaren saio berri batean parte hartuko du Ana Pfaff muntatzailearekin batera. Kolaboratzaileak izateaz gain, biak Elías Querejeta Zine Eskolako irakasle taldeko kideak dira. Estiu 1993 (2017) filmean izandako lankidetza dela eta, muntaiari eta ikuspegi zinematografikoari buruz hitz egingo dute, eta ez dira faltako zinemagileak bizitzen ari diren une historiko honi buruzko aipamenak. Estiu 1993 izan zen beren lehenengo filma, Inicia Films eta Avalonek ekoiztua. Berlinalen estreinatu zen eta Opera Prima Onenaren saria eta Generation Kplus saileko Nazioarteko Epaimahaiaren Grand Prix saria irabazi zituen. Gainera, Malagako Zinemaldian Urrezko Biznaga irabazi zuen, BAFICI Zinema Jaialdian Zuzendari Onenaren saria, Istanbuleko Zinema Jaialdian Epaimahaiaren Aipamena edo Film Onenaren Saria Odesan, besteak beste. Carla Simón Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera saileko epaimahaikide izan zen 2017an.
Ikastaroaren formatuan, zinemagile bakoitzarekin batera hainbat esparrutan lankide izan ohi duen pertsonaren batek parte hartzen du. Proiektu zinematografiko batean, begirada artistikoa zuzendariari egozten bazaio ere, gidoia, finantzaketa, ekoizpena, filmaketa edo postprodukzioa errealizazioaren zati ukaezinak dira. Hori dela eta, zinemagile bakoitzak eta bere laguntzaileak ikuspegi artistiko desberdinak partekatzen dituzte, eta laneko materialak erakusten dizkigute, hala nola dosierrak, gidoiak, filmaketa planak eta ekoizpenaren eta zuzendaritzaren artean partekatutako dokumentuak. Ikastaro honen helburua zinemazaleari gako berriak eskaintzea da, film baten ekoizpenean eta errealizazioan ezkutatzen dena hobeto ulertzeko. “Zinemagileen arteko elkarrizketak” ikastaroan zinema sorkuntzaren intrahistoria ezagutzeko aukera izango dugu, elkarrizketa formatu atsegin batean.
Zinemagilearen begirada bakar hori erdigunetik kentzeaz gain, ikastaroaren helburua proiektu baten garapenean parte hartzen duten lanbide tradizionalenak ezagutaraztea da eta zinema modu kritikoan ikusten eta irakurtzen ikastea, norabide guztietan aldarazten ari duen testuinguru batean.
Koldo Mitxelena Kulturunearen zinemaren aldeko apustu berri honek bat egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua arlo horretan garatzen ari den ikus-entzunezko proiektuak babesteko, sustatzeko eta hedatzeko ekintzekin. Besteak beste, Elias Querejeta Zine Eskolaren sorrera, eskola horretan matrikulatzeko bekak, Lanabesa laguntza lerroa –2017az geroztik, iraupen luzeko ikus-entzunezkoen 70 proiektu baino gehiago babestu ditu–, edo Gipuzkoako Foru Aldundia Donostia-Gipuzkoa Film Comission erakundean sartzea.
Carla Simon Berlinalen Urrezko Hartza irabazi ondoren