[Simone Weil] Errogabetasuna eta Nazioa XV

[Simone Weil] Errogabetasuna eta Nazioa XV –

 Errogabetasuna eta nazioa (XV. bidalketa)

Errogabetasuna eta nazioa (XV. bidalketa)Frantziaren bokazio unibertsalaz ez daiteke erresalburik gabeko harrotasunez mintza gezurrik erran gabe. Gezurra erraiten badugu, bokazio unibertsal hori traiditzen dugu aldarrikatzen dugun hitzekin berekin; egiaz horretaz oroitzen bagara, gure harrotasuna beti ahalgearekin konposatu behar dugu, zeren eta beti zerbait arazotsu baitago aurreratzen ahal dtugun etsenplu guzietan. XIII. mendean, Frantzia babes leku bat izan da Kristautasun guzirako. Alta Frantziak mende horren hasieran berean, Loire ibaiaren hegoaldean, betiko suntsitu zuen jadanik distira handi bat zeukan zibilizazio bat; eta inkisizioa lehen aldiz agertu zen egitate militar horren karietara, horrekiko erlazioan, Gertakari hori larritasuna daukan lohidura bat bada. XVIII. mendea da arte gotikoak erromanoa ordeztu zuen mendea, musika polifonikoak kantu gregorianoa, eta teologian Aristoten hausnarketek inspirazio platonikoa. Bada, horien guziengatik, duda dezakegu eragin frantsesak aitzinamendua ekarri zuenik. XVII. mendean Frantziak Europa berriro irradiatu zuen. Baina Frantziak distira horri lotutako ospe militarra lortu zuen guri orai aitorrezinezkoak zitzaikigun metodoei esker, justizia maite badugu bederen. Bestetik, zenbat eta frantses kontzepzio klasikoak frantsesezko obra miresgarriak ekoiztu zituen, hainbat ondorio suntsikorra ekarri zuen ere atzerrian. 1789an, Frantzia bilakatu zen populuen esperantza. Baina hiru urte geroago, gerlan abiatu zen, eta lehen garaipenen ondoren libratzeko espedizioak konkistatzeko espedizioan bihurtu zituen. Errusia, Ingalaterra eta Espainia hor ez balira izan, Frantziak batasun itogarri bat inposatuko zion Europari. Batasun hori beharbada Alemaniak gaur hitz ematen digun hau baino piska bat gutiago itogarria izango zena. Aitzineko mendearen bigarren partean, ohartu ginelarik Europa ez zela mundua, eta hainbat kontinente bazela planeta honetan, rola unibertsal bat betetzeko desioa berriro sartu zaio Frantziari. Baina, azkenean, ez du inperio inglesarenetik imitaturiko inperio kolonial bat baizik burutu ahal izan. Eta orai koloreko jende batzuen bihotzean, Frantziaren izena sentimentu jakin batzuekin lotua da, zeinei pentsatzea bera ere pairaezina zaigun.

Horrela, patriotismo frantsesaren muinean dagoen kontraesana aurkitzen da Frantziaren historia guziaren zehar. Frantzia horren luzaz kontraesan horrekin bizi izanagatik, ezin da ondorioztatu horrela segi litekeenik. Lehenik kontraesan bat aitortzen denean, ahalgegarria baita hura pairatzea. Gainera Frantzia kasik hil da patriotismoaren krisia batengatik. Denak frogatzen du hilen zela patriotismo inglesa, beharrik, frantsesa baino kalitate sendoagokoa ez balitz izan. Baina ezin dugu inglesen patriotismoa gurera ekarri, ez, gurea dugu berregin behar. Berregitekoa da oraindik. Biziberritze-seinaleak emaiten ditu berriro zeren eta gurean soldado alemanak propaganda-agente onenak baitira patriotismo frantsesa berpizteko; Alabaina ez dira beti hor egonen!

Badagokigu hor erantzukizun bat izigarria. Izan ere herriaren arima berregiteaz ari gara, eta hain da handia tentazioa arima berregiteko gezurren edo egia-erdien bitartez nun heroismoa baino gehiago behar dugun egiari fidel egoiteko.

Patriotismoaren krisia bikoitza izan da. Hizkuntza politikoa erabiliz, erran ginezake badela krisi politikoa eskuinean baita ezkerrean ere. Eskuinean, burges gazterian, patriotismoa eta moralaren arteko mozturak, beste arrazoi batzuekin batera, sinetsgarritasuna kendu zion zuen moralaren ideia orori; aldiz patriotismoak, bere aldetik, ez zuen ospe piska bat baizik irabazi. Izan ere «Politika lehenik eta behin» hitzek adierazten duten ideologia hedatu zen Maurras-en eragina baino urrunago. Alta, hitz horiek adierazten dute zentzugabekeria bat, zeren politika ez da teknika bat baizik, metodo osaketa bat. Hitz horiek erraitea da «mekanika lehenik et behin» erraitea bezalaxe. Segituan datorkigun galdera da: «Politika bai, baina zertarako?» Richelieuk erantzunen zuen : «estatuaren handitasunerako». Baina zergatik helburu horretarako ez eta beste baterako? Galdera honi ez dago inolako erantzunik.

simone weilAzken galdera hau pausatu behar ez den galdera da. Eta bide nabarreko modifikazio batzu guti goiti beheiti, «Errealismo politikoa» izeneko politikak, Richelieurenganik Maurrasera transmititua izan zenak, zentzurik badu baldin eta azken galdera hau ez bada pausatzen. Eta baldintza sinple bat bada pausatua izan ez dadin; eskaleak Talleyrandi erran zioelarik: «Nik ere bizi behar dut ordea». Talleyrandek erantzun zion: «Ez dut uste beharrezkoa denik»; baina eskaleak berak bai horren beharrezkotasuna oso ongi sentitzen zuen. Berdin Louis XIV erregeak ongi ikusten zuen estatua zerbitzatua izan behar zela dedikazio erabateko batekin, bera baitzen estatua. Richelieuk pentsatzen zuen bera ez zela lehen zerbitzaria baizik. Haatik, zentzu batean, estatua berak zeukan, eta horregatik harekin identifikatzen zen. Richelieuren kontzepzio politikoak zentzurik badu bakarrik indibidualki edo kolektiboki beren herriaren jabe sentitzen diren edo jabe bilakatzeko gai sentitzen direnentzat.

 

[Simone Weil] Errogabetasuna eta Nazioa XV

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Zer duzu buruan “[Simone Weil] Errogabetasuna eta Nazioa XV”-ri buruz

  • Benat Castorene 2022-02-18 08:38

    Testu guzi honetan zehar, Frantziak hondoa jo zuela, SWek emaiten digu patriotismoari buruzko hausnarketa bat denok aztertzea mereziko lukeena.
    Esperientzia latz edo txarreko urte askoren ondotik, gure herria ere hondoa jotzen ari da. Eta justu gurezat ere, ere gure “erantzukizun izigarria” ez ote da “arima berregiteko premia” gezurrak eta egia-erdiak baztertzen saiatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude