Burkaren azpian zer dago?
Burkaren azpian zer dago?
Zer pentsatzen du jendeak honi buruz?
Horixe izan da Johan Slattavikukek Aberria Aurrena taldearen webgunean, goiko aldean duzuen argazkia jartzearekin batera, egin duen galdera.
Erantzunak agudo heldu zaizkio. “Beldurgarria da, debekatu beharra dago. Ez dago jakiterik nor dagoen horren azpian. Armak daramatzaten terroristak izan daitezke”, adierazi zuen batek; “Gure herrialdetik atera behar ditugu. Garai beldurgarriak bizi ditugu”, beste batek. Aberria Aurrena 13.000 erabiltzaile dituen norvegiar webgune xenofoboa da.
Slattavikek, komunikabideetan azaldu duenez, hiru helbururekin eskegi ei zuen autobus bateko aulki hutsen argazkia atari arrazistan. “Batetik, immigrazioari buruzko kritika zilegiaren eta xenofobia itsuaren arteko ezberdintasuna azpimarratu gura nuen, eta bestetik, jendeak bakarka eta talde baten babesean egiten dituen iruzkinen artekoa”. Eta hirugarrenik? “Denbora-pasa gisa, jolas bezala planteatu nuen”. Baita asmatu ere; foro xenofoboak makina bat iseka jaso ditu harrezkero, oso argiak ez direla esanez.
Burkaren azpian aulki huts bat baino ez dago. Eta aulki hutsaren tokian burka bat ikusi duzun horrek, zer duzu buru barruan?
Erabat ados, burkaren azpian aulki huts bat besterik ez dago. Hau da, bere nagusiak nahi duenean erabili ahal duen altzari bat besterik ez.
Gora Islama, ongi etorri errefuxiatuak (eta beraien altzariak)!
Edo agian ez da hori esan nahi zenuena, ez dakit.