Botere nagusia, gero eta nagusiago

Botere nagusia, gero eta nagusiago –

Durangon, Gernikan eta beste hainbat tokitan -gerra garaian- gertatutakoak entzun izan ditugu etxean, -gabonetako afari ondoan-, aita edo osaba kontalari genuela. Jakina, hori entzun izan dugu, hamarkada asko bizkarrean ditugunak, noski. Egun ez dugu horrelakoen beharrik, munduan zer gertatzen ari den jakiteko, egunero eta ordu oro, -nahi ala ez-, berriemaile pila ditugu, bideo eta guzti.

Botere nagusia, gero eta nagusiago

Handik eta hemendik jasotakoaren arabera, esan dezakegu, mundu zabalean beti dagoela, ezin egona eta gerraren hotsa, handiak eta aberatsak agintzen duten eremu ikaragarrian. Indarraren demokrazia.

Baina dena ezta erakusten diguten bezala, ez zergatietan ez ondorioetan. Tartean interes geopolitikoak daude, eta tamalez, gezurra da tresna egokia.

Eskaintzen diguten berriaren aurrean, “beti” zalantzan jartzea da lehen urratsa, gero ahal izanik, kontrastea, baina ematen diguten “janaria” ezinda irentsi datorren bezala, berdin da nondik datorren.  Gainera, hain “bertatik” ikustea eskaintzen  diguten gerraren egunerokotasun odoltsuak zer dakar? Non dago, nor da “albistearen” eraikitzailea? Galdera politak.

Erakusten dizkiguten hildakoak, ez dakigu nongoak diren ezta nork hil ditun ere, baina ala ere, ukaezina da, eraikin handi eta txikiak erreta, erabat lehertuta, ehunka ikusi ditugula.

Hauek ikusirik, atzera begiratzen ba dugu, gogoratuko gara, nola lehen -ez urruti- Muamar el Gadafi, Sadam Husein edo Osama Bin Laden zirela “mundu librearen” etsaiak, gaur Vladimir Putinen garaia da. Historiak dioena ezin da ukatu, beti dago zer bait, eta non bait, Kapitalak bereganatu nahi duena, beti.

Ez nago ados, errusiarrek garai bateko lurraldeak berreskuratu nahian daramaten metodoarekin, baina -hausnarketa txiki bat- gerra aurrez aurreko orotan, non ez dio axola, zergatik da beti berdina, ezkutuan egon arren, lehiakideetako bat, zergatik?

Aurreko zazpi lerroaldiari kasu eginez, bistan da Ukrainari begiratzen hari naizela, oso zorpetuta dagoen herrialde bati, baina ez orain -soil-soilik- gerra aurretik ere horrela baitzegoen.

2014 urtean Ukrainako zor publikoa bere Barne Produktu Gordinaren (BPG) %25koa baizen, hau da, 58.000 millioi euro inguru.

Helburua aldatu ezean, handik eta hemendik lortutako laguntzak ez dira aski izango. Ez “gerra-bonuak” deritzenak merkaturatu izanak, -deskontu handiarekin ordaintzen direnak- ezta (NMF) eta Europaren laguntza zuzenarekin.

Ekonomian  adituak ez garen hizkuntza erabiliz, esan dezakegu, Ukrainako “arrisku primak” hartzekodunei %300 inguruko mozkinak jasotzeko aukera emango diela.

Horrela zaila da finantzatzea eta zorra ordaintzea.

Azken hilabete hauetan jasotakoaren arabera, -nire ustez- Ukrainaren epe luzeko egoera, errusiarrena baino makurragoa datorrela ikusten dut. Zergatik, ba Putini bere aliatu nagusia -Txina- “argaltzen” ari bazaio, horrek ekar dezakeen bakardadearekin, ukrainarrek hobi erraldoi bat zulatzen ari dira, eta herrialde subirano gisa izan dezaketen etorkizuna, bertan hondoratzen.

Zorraren zatirik handiena -egunez egun hazten doana- esku pribatuetan dago, marrazoak bezala “odolaren usainera” jotzen duten inbertsio-funts handietan.

Inbertsioak kudeatzen dituzten enpresa horien artean, Black Rock da nagusia, handiena eta boteretsuena, New Yorken du egoitza, eta, Vanguard bezalako beste enpresa batzuekin batera, akziodunak -akziodun nagusiak- kontrolatzen dituzte zenbait enpresatan, hala nola; Amazon, Aple, Coca Cola, Ferrari eta Mac. Donald´s. Ba jakin ezazue, gaur egun, Black Rock da Ukrainiaren  hartzekodun handiena.

Azken lerroalde horiek informazio gehiago eskatzen dute, eta galdera zuzena hauxe da: Ukrainiar herriaren premia humanitarioak arintzera bideratuta zegoen hainbeste laguntzetatik  zetorren diru publikoa, iritsi al da haien helmugara? Eta horrela ez bada, non daude?

Ba zoritxarrez, banku-kutxatara eta inbertsio-funtsetara “desbideratu” dituzte. Badakit, nahiko gogorra da horrelakoak irakurtzea, ez baita sobera polita, baina bai egia borobila.

Nire ustez, horrek guztiak agerian uzten du, Zelenski presidenteak, bere herrialdeari, baita egunero gizentzen doan zorrari buruz “ustez” esaten dituenak, ez direla zuzenak ezta sobera sinesgarriak.

Bistan da “ustez” borroka taktikoa, azkarra eta irmo baten aurrean kokatzen genuela geure burua, eta horrek lan diplomatiko ugari beharko zuela. Baina ondorioz, desgaste-gerra bat sortu da, eta sarraskiekin amaitzeko arriskua asko handitu da.

Teorian inork aktibatu nahi ez dituen sarraskiak,  baina -nire iritziz behintzat- eta zoritxarrez, ez dirudi Vladimir Putin eta J. Biden jaunen aholkulari taktiko-ekonomikoak izan ezik, beste inor ba dagoenik, eragin handia izan dezaketenik, Ukrainiako agertoki arriskutsuan.

Lerroburuari helduz, onartu beharra dago benetako agintea dutenentzat ez duela axola, ez kokagunea ez gerran parte hartzen dutenek, ezta gatazka odoltsuen biktimek ere, baina bai eta asko, zein den herrialdearen suntsitze-maila.

Esku-hartze prozesuaren kapituluak zehetasun handiz eta denbora luzez planifikatzen dituzte, eta hildako bakarra ez jartzeaz gain, beti irabazten dute. Hau Kapitala da.

Botere nagusia, gero eta nagusiago Botere nagusia, gero eta nagusiago Botere nagusia, gero eta nagusiago Botere nagusia, gero eta nagusiago

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.