Borroka txikietan antzematen zaie gerra handiei handitasuna

Borroka txikietan antzematen zaie gerra handiei handitasuna

Frantzian, Rodilhan izeneko herrian, zezenketa egitera zihoazenean, 95 ekintzailek hartu zuten plaza. Istant berean, bakezaleak izan ziren terrorista moduan hartuak, eta zezenzaleak Frantziako ondarearen defendatzaile balira bezala. Parez-pare denak talkan.

Ordu laurdeneko infernuaren bideoa daukazu hemen, eta infernu horren erdian, are kaltetuagoak emakumezko zenbait.
Hitzik ez da behar gizakion artean gauzak egiazki nola diren agertzeko. Bideo honetan galtzaileak daude eta irabazle diruditenak ere bai. Azkenean, ordea, gizabidea da galtzaile bakar, nire iritzirako.
Ikusi zuk zeuk, bestela.

Airetik bizi naiz. Ia.

2 pentsamendu “Borroka txikietan antzematen zaie gerra handiei handitasuna”-ri buruz