"Bin Laden Washingtonen dago"

ABC katearen Good Morning America saioan egin ditu adierazpenok. Entzun duenez, “Bin Laden Washington hiriburuan bizi da.”

AEBtako gobernuak berandu gabe erantzun du: Estatuko zokondo eta harri-azpi guztietan aritu direla bila, eta ez dagoela bertan. Philip Crowley Estatuko ordezkaria atera da hori esatera.

Irango presidentearen ustez, Bin Laden Washingtonen badago, Bushen sozio izan zelako da. “Lagun ere izan ziren garai batean”, berretsi du Ahmadinejadek. “Bin Ladenek ez zuen inoiz Iranekin kooperatu, AEBek bai”.

Horrela ukatu ditu Iranek Bin Laden babesten duenaren salaketa guztiak. Presidentearen ustez, Teherango gobernuak terrorismoarekiko eta Afganistanekiko duen jarrera “garbia da”.

Estudiatua ala estudiatu gabea, gaia itzulikatzeko erantzun ona da Ahmadinejadena.

Bin Laden 2004  eta 2007an. 2010ean Washingtonen

Irudia | Bin Laden 2004 eta 2007an. 2010ean Washingtonen | Ezezaguna | LGPL
AEB, Ahmadinejad, Bin Laden

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude