Beldurrari uko egin dion artista txiletarra

Artea eta aldarrikapena. Artea eta ekintza zuzena. Inoiz gutxitan izan da horren lausoa kontzeptuon arteko muga: Francisco “Papas fritas” artista txiletarrak Universidad del Mar-eko ikasleen zorren letra eta ziurtagiriak lapurtu eta erre berri ditu. Litekeena da ikasleek jada diru hori ordaindu behar ez izatea. Ezkutatu beharrean, beldurrari aurre egiteko deia ereduarekin indartuz, bideo bidez aitortu du egindakoa, baita bere burua salatu eta Santiagoko epaitegian idatzizko aitorpena entregatu ere. Ekintza poetikoa ezbairik gabe. Hartu minutu batzuk bideoa arretaz entzuteko:

Universidad del Mar delakoak 2014an itxiko du, makina bat eskandaluren ostean. Besteren artean, etxebizitzen salerosketako hainbat enpresek kapitala zuritzeko erabili zuten, eta langileei soldataren zati handi bat zor diete oraindik. Hala ere, ikasleek guztira 500 miloi dolarreko zorra zuten unibertsitatearekin. ‘Papas fritas’-en azken ekintza honi esker, badirudi ezingo dietela diru hori ordainarazi.

Arte aldizkari honen webgunean irakur daitekeenez, ibilbide luzeko artista da ‘Papas fritas’. Hark egindako gainontzeko sormen lanak ere aldarrikapenekin estuki loturik daude, eta polemika piztu dute nonahi. Hona adibidea:

che

Beldurrari uko egin dion artista txiletarra

1986-(...)

Zer duzu buruan “Beldurrari uko egin dion artista txiletarra”-ri buruz

  • Itzela eta sentimenduzkoa, baina… zergatik dena arte bezala irudikatzeko joera hori?