Bandera buruan…
Bandera buruan… –
Ranbletan jazotako erasoaren urteurrena zela-eta, bertan zendutakoei omenaldia egin zieten joan den asteburuan Bartzelonan, besteak beste Espainiako erregea bertan zela.
Presentzia horrek sortutako ika-mika gutxi balitz, beste kalapitarik ere izan zen oroimen ekitaldian:
Esta mujer es la viva imagen del españolismo rancio. Recrimina a una independentista catalana que no es un día de banderas con una bandera de España en el sombrero. pic.twitter.com/Qeg7VMgQ2w
— Fonsi Loaiza (@FonsiLoaiza) August 17, 2018
Omenaldia gidatu zuen Gemma Niergak bereak-eta-bi entzun behar izan zituen katalanez mintzatu zelako, naiz eta Cant dels Ocells kantuaren doinuek ireki zuten ekitaldian zortzi hizkuntza mintzatu ziren! biktimek mintzatzen zituzten guzti-guztiak: gaztelera, katalana, portugesa, frantsesa, italiera, alemana eta nederlandera.
Baina goazen berriro goraxeago ikusgai dugun bideora, eta erreparatu diezaiogun Antena 3 telebista kateak afera deskribatzeko erabili duen testuari: “Una ciudadana recrimina a los independentistas que no es día de banderas”; jakina ba! Katalan independentista hauek ez dute ezta hiritar izateko eskubiderik ere!
Eguzkitik babesteaz gain, kapela zuri horiek behar beste oxigeno burura heltzea eragozten dute, antza. Espainiar bandera buruan… eta ibili munduan!