Diabetesa

Diabetesa –

Nagore Enciso nutrizionistak, Arabako Alea agerkarian.

Gaixotasun mota hau gero eta sarriago agertzen da gure inguruan. Diabetes tipo desberdinak existitzen direla jakitea garrantzitsua suerta daiteke, eta ezagunenak era sinple batean azaltzen saiatuko gara.

DiabetesaBerezko izena Diabetes Mellitus du eta jatorria intrintseko zein estrintsekoa izan dezake. Intrintsekoa gorputzak berak daukan prozesu batengatik ematen da, hau da, ez du kanpoko faktoreetan jatorria, jaiotzetik edo denborarekin agertzen dena. Gaixotasuna intrintsekoa bada Diabete Mellitus I deitzen zaio. Aldaera honetan, pankreasak ez dauka intsulina sortzeko ahalmenik, eta, ondorioz, ezin da glukosaren metabolizazioa ondo egin.  Odolean glukosa maila asko igo edo jaitsi egin daiteke gaixotasun edo egoera larriak eratuz. Glukosa altua izateak, besteak beste, begietan arazoak edota zauriak osatzeko zailtasunak sor ditzake; baina benetan larria suerta daitekeena hipogluzemia da, koma edota heriotza ekar dezakeena garaiz zuzentzen ez bada. Hau ekiditeko DM I duten pertsonek egunero intsulina ziztatu behar dute, baita dieta kontrolatu ere. Hipogluzemiak saihesteko azukre koxkor bat hartzea izaten da azkarrena eta eraginkorrena, komenigarria da poltsikoan beti bat eramatea.

Kanpo faktoreetan jatorria duten diabete motak, berriz, gure ohituretan jatorria izan ohi du. Diabete Mellitus II deitzen zaio eta batez ere gure dietan du jatorria. Hartzen ditugun jakiak edota edariak, normalean azukre asko dituztenak, pankreasari lan karga handia ematen diote eta denborarekin ondo funtzionatzeari uzten dio, intsulina sortzeko ahalmena galduz. Hasieran pilulekin kontrolatu badaiteke ere, denborarekin bizi ohiturak moldatzen ez badira DM I duten pertsonen tratamendu berdina jasotzera irits daitezke.

Deigarria suertatzen da DM II mota garatzen duten pertsonen kopuruak azkar egin duela gora, eta are larriago diabete mota hau garatzen ari direnen umeen kopurua. Ume hauek haien pankreasei sekulako lan karga ematen diete, normalean 40 urtetik gora ematen den gaixotasuna garatzeraino. Sakarosa kantitate handiak hartzen ari dira eta ariketa fisikorik ez. Hurrengo atalean jarraitu beharreko dietan sakonduko badugu ere, gure bizi ohiturek duten garrantzia agerian geratzen da.

Diabetesa
diabetesa
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude