Bakearen Nobel sarirako hautagaien zerrendan faborito garbirik ez
Vicente Ferrer fundazioa kokatu dute komunikabide zenbaitek faboritoen zerrendako punta-puntan.
El Mundok dakarrenez, baina Liu Xiaobo izan daiteke aukera handiak izan ditzakeen beste bat. Liuk azken 20 urteak kartzelara sartu-irtenak egiten eman du Txinako erregimenaren disidente izatea leporatuta. Vaclav Havel eta Dalai Lamaren babesa izan arren saria lortzeko, beste disidente batzuekiko izandako jarrerak, bere aukerak nabarmen murriztu ditu.
Sina Samar-en izena da gogor jotzen ari denetako beste bat. Afganistango Giza Eskubideen Batzorde Independiente burua izan zen eta NBEren Sudango kontalaria. NBEk emakume, bake eta segurtasunari buruzko txostena atera izan zuenetik hamar urte bete izanak Samarren alde egin dezakeela diote adituek.
Helmut Kohl da hautagaietan hurrengoa. Bere sarirako indar nagusia duela hogei urte Alemaniaren bat egitean egindako lana da. Politikariekin jarraituz, Fidel Castroren izena ere beti hor dago. Mundutik barrena dauden mediku, irakasle, hezitzaile, kirolari eta artista kubatarrak sarituko lirateke Castroren sariarekin. Baita Kubako herria ere, blokeoa gaindituz bizirauten duena.
Castroren hautagaitzaren kontra dago Oswalde Payáren hautagaitza. Disidente politiko ezaguna da hau eta Kubarako aldaketa sozio-ekonomikoak eskatzen ditu.
Piedad Cordoba abokatu eta politikari kolonbiarra da. Alejandro Ordoñez prokuradoreak, Cordobak FARCekin harremanak izan zitzakeelako kargugabetu egin zuen. 2007an FARCen eta Uriberen gobernuaren artean sinatutako akordio humanitarioan garrantzia handia izan zuen. Emakumeen eskubideen defentsan eta gutxiengo etniko eta sexualen alde lan handia egindakoa da.
Morgan Tsvangirai, Evo Morales, Richard Goldstone, Louise Arbour, Maiatzaren Plazako amonak ere hautagaien artean daude.
Guztira 237 hautagaitza aurkeztu dira Obamaren iazko saria irabazteko.
http://www.berria.info/albisteak/44026/liu_xiaobok_irabazi_du_bakearen_nobel_saria.htm