[Azalak] Kataluniako hauteskundeak
Kataluniako hauteskundeak –
Independentismoak gehiengo osoa izango du printzerriko parlamentuan. ERCk 33 parlamentario lortu ditu, JXCek 32, eta CUPek 9 (bere aurreko emaitzak bikoiztuz). PSCk eskuratu ditu boz gehien, baina espainiar konstituzionalismoa gutxiengoan dago eta, nahita ere, ezingo lukete Illa president izendatu. Ciutadansen danbateko historikoa izan da, eta PPk gainbeheran jarraitzen du; eskuineko botoa polarizatu egin da Katalunian, eta VOXera jo du. Abstentzioa esanguratsua izan da, ia herritarren erdiak ez baitu bozkatu.
.
Euskal Herria
- berria: Independentistek gehiengo osoa izango dute parlamentuan, ERC, gobernabidearen erdigunean
- Argia: PSCk irabazi ditu hauteskundeak Katalunian, baina ERCk gobernatuko du, Independentismoa ezkerrerantz indartu da
- eitb: PSC gailendu da boto kopuruan, baina independentismoak gehiengo absolutua indartu du, Inbestidurara aurkeztuko direla iragarri dute Illak eta Aragonesek. Beranduenera, martxoaren 26an izango da Kataluniako inbestidura saioa.
Katalunia
- Vilaweb: L’independentisme guanya per tercera vegada consecutiva i supera finalment el 50% dels vots
- Tv3: PSC i ERC empaten en unes eleccions en què l’independentisme supera el 50% dels vots, Resultats Eleccions al Parlament 2021 a Catalunya
Estatu espainiarra
O-14 Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetako emaitzen erreakzioak:
Azaleko argazkia: EITB
[AZALAK] Kataluniako hauteskundeak