Non Dago Mikel? dokumental luzea estreinatuko da otsailaren 26an

Non Dago Mikel? dokumental luzea estreinatuko da otsailaren 26an –

Atera Films-ek Non Dago Mikel? estreinatuko du otsailaren 26an, Amaia Merinok eta Miguel Ángel Llamas “Pituk” zuzendua. Mikel Zabalzaren kasuan sakontzen duen film luze dokumentalak Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiaren aipamen berezia jaso du Donostiako Zinemaldian.

Atera Films-ek Non Dago Mikel? dokumental luzea estreinatuko du zinemetan otsailaren 26an, Oraingoz, Iruñea, Donostia, Bilbo eta Madrilen ikusi ahalko da. Amaia Merinok eta Miguel Ángel Llamas “Pituk” zuzendua, guardia zibilak atxilotu ondoren, 1985eko abenduan hilda agertu zen Mikel Zabalza autobus-gidariaren desagerpenaren kronika da. Donostiako Zinemaldiaren 68. edizioko epaimahaiak Euskal Zinemaren Irizar Sariaren aipamen berezia eman dio filmari, “giza eskubideen urraketa beldurgarri eta errepikakorrak jasotzen dituen artxiboko irudien bidez egindako lanari esker ona adierazteko”. Gainera, duela gutxi, Bizkaiko Foru Aldundiak memoria historikoa jorratzen duten dokumentu-formatuko lanak saritzen dituen Lauaxeta 2020 saria jaso du, ikus-entzunezkoen kategorian. Izar Films-ek eta Ahotsa.info-k ekoiztutako filmak, garaiko artxiboko materiala eta hildakoaren familiaren eta kasuarekin zerikusia duten pertsonen testigantzak biltzen ditu.

non dago mikelSINOPSIA

1985eko azaroa. Guardia Zibilak, terrorismoaren kontrako operazio baten barrenean, Mikel Zabalza atxilotu du, autobuseko gidari gazte bat, beste pertsona batzuekin batera. Gainerako gazteak askatu dituztenean, tortura basatiak jasan izana salatu dute. Baina Mikel falta da. Agintariek ihes egin duela esan duten arren, bizirik aurkitzeko esperantza ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: “Non dago Mikel?”

 

AMAIA MERINO ETA MIGUEL ÁNGEL LLAMAS “PITU”  ZUZENDARIAK

Mikel ZabalzaAmaia Merino. 1995az geroztik profesional gisa lan egiten du muntatzaile bezala, eta 25 film luze baino gehiago muntatu ditu (horietako askotan gidoilari-kidea izanik). Asier ETA Biok film luze dokumentalaren zuzendari, idazle, ekoizle-kide eta muntatzaile, film honekin 2013ko Donostiako Zinemaldian Irizar saria irabazi zuen, nazioarteko beste sari batzuen artean, eta komertzialki estreinatu da Espainiako, Frantziako eta Ekuadorreko zinema aretoetan. Miguel Angel Llamas ‘Pitu’. Ikus-entzunezko produkzioko goi-mailako teknikaria, gaur egun Ahotsa.info egunkari digitalean lan egiten du. Non Dago Mikel? bere lehen filma da zineman.

Kritikak dio…

“Kontatzeko moduak arriskatzen dituen kalitatezko zinema, salaketa ahazten ez duena eta inork erantzungo ez dituen galderak saihesten ez duena” EL DIARIO VASCO.

“Torturatuen testigantza gordina” GARA (NAIZ).

“Ahaztu behar ez diren izen, gertaera eta bidegabekerien ariketa memorialistikoa” DIARIO DE NOTICIAS DE GIPUZKOA.

Non dago Mikel? [trailerra+]

 

 

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude