Asturiarrek hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatuko dute

AsturiasOviedoko kaleetan barrena entzunaraziko dute ostiralean milaka asturiarrek hizkuntzaren ofizialtasunaren aldeko aldarria. Egoera larrian bizi da Asturiera, instituzioen babesik gabe. Hizkuntzak biziraun dezan lanean ari dira hainbat elkarte eta “yo doi la cara pola oficialidá” bezalako mugimendu arrakastatsuak sortu dituzte.

Datorren ostiralean, maiatzaren 6an, izango da manifestazioa Oviedon (Uviéu, asturieraz) “Da-Y Al play, Movilízate” lelopean. Asturiera hizkuntza eguneroko tresna izan dadin legeak moldatzeko eskatuko dute. Asturieraren defentsarako Juntak antolatu du manifestazioa. Asturiera “salbatzeko” Autonomia Estatutuak hizkuntzaren ofizialtasuna onartzea ezinbestekoa dela uste dute.

 

Bestetik, Ofizialtasunaren aldeko Kontseiluak  “doi la cara pola Oficialidá” kanpaina antolatu du. Dagoeneko ehunka pertsonen irudiak dituzte esku artean ofizialtasunaren aldarria eusten, helburua 10.000tik gora pertsonen elkartasuna lortzea da. Asturiaseko bizilagun anonimoez gain, David Villa futbolaria, Samuel Sanchez txirrindularia edo Victor Manuel abeslaria atxiki dira kanpainara.

Jarraian Asturieraren egoera azaltzen duen bideo biziki interesgarria:

 

Unesco-ren arabera 150.000 pertsonak erabiltzen du Asturiera; horietako batzuk Gaztela eta Leon, eta Portugalen ere bai.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra