Estatubatuar guztiak ez dira zakil hutsak

Gaurko irudi hauetan argi ikus daiteke estatubatuar guztiak ez direla atzoko bideoan erakusten genuen artaburua bezalakoak. Han ere badira, hemen bezala,  eguneroko lanerako bidean, zalapartarako gogorik ez dutenak.

 

Maiatzaren bian airean jarritako bideo honetan ikus daiteke, Bin Ladenen hilketarekin hanpuztutako herritar batek, Obamak hilketaren albistea emandakoan Etxe Zuriaren aurrean grabatutako irudiak errepikatu nahi dituela New Yorkeko metropolitanoko bagoian.

Saiatzen da gainerako bidaiariek berarekin batera oihuka dezaten “USA!, USA!”, baina metroan dihoazenak ixilik geratzen dira, bideoa grabatu eta zintzilikatu duen herritarra bera badaezpadakotuz.

 

 

Ameriketako Estatu Batuak, Bin Laden

Airetik bizi naiz. Ia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude