Asteko inkesta: errefuxiaturik hartuko zenuke?

Asteko inkesta: errefuxiaturik hartuko zenuke?

Badakigu ez dela erraza erabakitzea, zure  egoera ez dela munduko onena. Agian gurasoekin bizi zara, edo alogera merke batean, lanpostua ere ez dela finko finkoa eta soldata nolabaitekoa…

Bizi zaren bezala bizi zarela, eta duzun sosa duzula, galdetu zeure buruari eta erantzun zeure bizibaldintzetatik eta esan, hartuko al zenuke errefuxiar siriarrik zeure etxean?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

12 pentsamendu “Asteko inkesta: errefuxiaturik hartuko zenuke?”-ri buruz

  • Munduaren zentro kultural, filosofiko, teknologiko eta zientifikoa denak ridikulua eta krudeltasun mugagabea erakutsi du errefuxiatu hauen asuntoarekin. Ez Europar Batasunak per se, hortik ez dugu ezer espero. Herri europear bakoitzak egin du ridikulua.

  • Euskaldun bat 2015-09-15 10:16

    Europar Batasunak ez du etorkizunik. Ezinezkoa da 22 hizkuntz ofizial (22 kultura ezberdin) dituen “herri” batean batasunik egotea politikan. Kultur aniztasuna (españolez “multiculturalidad”) aipatzen da baina hori gezur handi bat da, sinestarazi nahi digute baina horrek ez du funtzionatzen. Ez dago herri anitzik, ezinezkoa da. EEUU ez da herri anitza, hala dela esaten diguten arren eta horregatik du batasun bat.

  • Kontuan izanda historia behin eta berriz errepikatzen dela ez nuke “errefuxiaturik” hartuko, erromatarrek hunoetatik ihes egiten zuten godo errefuxiatuak hartu zituzten eta hauek, godoek, amaiera eman zioten gainbeheran zegoen Inperio Erromatarrari.

    • Errefuxiatuak ez ditu inork “hartuko”. Errefuxiatuak ez dira immigranteak eta ez gaituzte (urtero milaka datozenak) español, frantses, hegoamerikar eta Afrika iparraldekoen antzera inbadituko. Hauek ez datoz kolonizatzera, hauek gerratik ihesi datoz eta bizitzeko eskubidea dute. Ez dago jende hau gerran gosez edo fusilaturik hiltzera behartzea baina gauza nazkagarriago eta koldarragorik.

      Refugees welcome to Euskal Herria.

      • Errefuxiatu godoek ere gudatik ihes egiten zuten eta gose ziren baina horrek ez zuen Erromatarren Inperioa salbatu.

        • Barkatu, bisigodoak bertan gelditu baziren ez dira errefuxiatuak, immigranteak dira. Noski, Siriako guda amaituko denean errefuxiatuek bere herrira alde egin beharko dute.

          • Gaur egun Espainian errefuxiatu moduan etorritako bosniarrak daude, era berean Suedian leku ezberdinetatik joandako errefuxiatuak urteak daramatzate han bizitzen.

  • 1) Merkelek: ” Etorkinen etorrera masiboak Alemania eraldatuko du”.

    2) Felipe Gonzalezek: “Europak 20milioi musulman behar ditu”

    3) Jean-Claude Junckerrek: ” Europak beharrezkoak ditu kohesio eta balore berriak, eta islamak hori eman diezaguke, asko dugu ikasteko hartatik”

    4) Luis de Guindos: “Epe ertainera etorriko diren familien elkartzea Europar gizartearentzako bizigarria izango da, zenbait ministrok uste dugu errefuxiatuen afera positiboa izango dela garapen ekonomikorako”

    5) Errejon: “Aldaketaren aldeko hiriek iniziatiba eta koordinazio apartekoa erakutsi dute errefuxiatuak onartzerako bidean.

    STOP EUROPAREN ISLAMIZAZIOA

  • Errefuxiatuak onartuko dutela bozkatzen dutenetatik, erdiek ere ez lukete egingo (oso erraza da ordenagailu aurrean bata edo bestea bozkatzea). “pentsatu behar” diotenen artean gehienek ez lukete hartuko.

    Benetan jasoko balute, seguru 15 egun baino gehiago ez luketela aguantatuko (“argazkia” ateratzeko nahikoa). Eta are gutxiago euren boltsikotik jarri beharko balute jana, garbiketa… Konbibentzia arazoak oso erraz sortzen dira. Are gehiago familia osoa badator, beste ohiturekin, etabar.

  • Peru Dulantz 2015-09-16 11:17

    Galdera tranposoa da, nire ustez. Kontua ez da errefuxiatuak norberak bere etxean hartuko genituzkeen, galdera da ea herri gisa elkartasuna eta gizatasuna erakutsi behar dugun ala ez. Bestela, hona hemen hurrengo inkestarako proposamen bat: errefuxiatuak uxatzeko, mugan haurrei ostikoak ematen jartzeko prest al zaude?

  • Ez diot galdera tranpati horri erantzungo, eta penagarria deritzot debatea terminologia honetan planteatzeari.

    Bai, errefuxiatu siriarrak hartuko nituzke. Ez, ez nituzke neure etxean jasoko. Ez dago horren beharrik. Gizarte aurreratu bat gara, eta Estatua izeneko gauza bat dugu. Gure izenean zergak jasotzen eta aurrekontuak kudeatzen dituen instituzio-sare mardula.

    Bai, errefuxiatu siriarrak hartuko nituzke, eta ordezkatzen nauten instituzioei EXIJITZEN DIET hala egin dezaten. Gure baliabideen zati txiki bat gerra eta heriotza pairatzen ari diren horien artatzeko desbideratu dezaten.

    Ez naiz joko absurdu eta manipulatu honetan sartuko eta, berriro deritzot, penagarria zait ZuZeu eskuin kapitalista hegemonikoaren diskurtso eta debatean bete-betean sartu izana. “A, estatuak errefuxiatuak har ditzan nahi duzu? Akaso etxean jasoko al zenituzke?”.

    Tranpatia eta penagarria da. Milaka etxe huts daude Euskal Herrian, asko eta asko Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku. Baliabide mordoa daukagu ehunka errefuxiatu jasotzeko. Baina langileriari eraso. Langileriari errua. Ez eskatu Estatuari erantzukizunik, zure egoera prekarioan jendea zure etxean sartzeko prest ez bazaude.

    Popatik hartzera, hipokrita halakook.

  • Bai, danak sartuko dituguz unbe mendin ia espabiletan diren kazetari tontolapiko auek