Artea, negozioa

Artea, negozioa –

Elena Etxegoien, Noticiasen.


Artea, negozioa
Bonbardaketak Gazan. HANNIBAL HANSCHKE

Gerraren arteaSun Tzu jeneral txinatarrak idatzitako 2.500 urteko liburua, garai guztietako estrategiari buruzko trataturik onena eta eragingarriena omen da. Praktika militarra gainditzen du, giza izaeraren ezagutzan sakonduz era guztietako gatazkaren sustraiak ulertzeko eta konponbidea bilatzeko eta gerra kasuetan, garaitzeak odolik ez isurtzea esan nahi duela aldarrikatuz. Utopia bat, ergelkeria bat? XXI. mende zoro honetako gertaerak ikusita?, hala dirudi. Dena den, nik ez dut etsi: bizitzako edozein ordenatan, konponbidearen bilaketa jarrerak hurbiltzeko konpromisoarekin paraleloan doa; beste era batean esanda gerra garaian, bakea garaipena-aukera bakarra bihurtu behar da. Hilaren 7an, Hamas talde terroristak eraso krudel bat egin zuen Israelen, babesik gabeko zibilakhil eta bahituz. Gazako biztanleen kontrako inoiz ez bezalako erasoaldi odoltsu eta indiskriminatu batekin erantzun du Israelek, aliantza estrategikoetan eta neurrigabeko armamentu-nagusitasun militarrean oinarrituta. Neurrigabea da, era berean, bere gizatasun falta, bere harrokeria ero eta kriminala eta bere aliatuen pasibotasuna. Bestalde, datu ofizialek ez dute etenik ematen, ez dute inolako erantzunik onartzen: ia 3.000 haur gazatar hil dira bonbardaketen ondorioz hiru astetan soilik, azken 23 urteetan hildako haurren saldoa gaindituz, bonben azpian hiltzen badira identifikatu ahal izateko orain izena idatzita besoan daramaten haurrak, izugarrikeria… Tira, Israelgo gobernuaren buru diren kriminalengandik ez dut ezer espero, konbentzituta nagoela, lehenago edo geroago, beren krimenengatik erantzungo dutela.

Izan ere, mundu honek ez badu palestinarren genozidioa gelditzeko gai den kontrabotererik, Gazako zerrenda kontzentrazio eta sarraski esparru berri bihurturik, ez dago etorkizunik arma-merkatuaren jabeentzat izan ezik, hildako edo mutilatutako haur batzuek ez baitiete loa kenduko. Odola isuri gabe garaitzea bere emaitza-kontuaren kontrako artea da: gerra negozioa denean, bakea ez da lehentasuna.

Artea, negozioa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.