Argazki liburua: okupak 90eko hamarkadan, AEB
okupak 90eko hamarkadan-
1992. urtean Ash Thayer argazkilaritza ikasten ari zen New Yorken, eta alokairuan bizi zen Lower East Side izeneko gunean. Egun batean etxeko nagusiak kaleratu egin zuen (berak jakingo du zergatik), eta fidantzarekin geratu zen. Auzo hura utzita eta ahaztuta zegoen, eta gunea garatzen zebiltzan agente bakarretakoa zen okupa mugimendua; Ash berarekin bizitzera gonbidatu zuten.
Zortzi urte igaro zituen bertan, irudi hilezkor ugari egin zituen, eta ondoren argazki liburu bat atera: Kill City: Lower East Side Squatters 1992-2000.
Eraikuntza egoera kaskarrean zegoen iritsi zenean, eta obretan igaro zituzten urteak, bizitokia toki bizigarria bihurtzeko lanetan. Gauetan lehioak estaltzen zituzten kanpoko inork ez zezan jakin elektrizitatea zeukatela. Gazte hauetako askok arazoak zeuzkaten drogekin, baina Thayerren arabera horrek ez zuen haien engaiamendu eta seriotasun politikoa ahultzen.
Rudolph Giuliani New Yorkeko alkatea zen dorre bikiak lurrarekin berdindu zituztenean; dena den, aurretik makina bat etxebizitza eraitsi ziren bere mandatuz. Giulianik gerra deklaratu zion okupazio mugimenduari 90eko hamarkadan, eraikuntza eta higiezinen enpresen onurarako. Aktibismo handia izan zen urte haietan auzoen garapena aldarrikatuz, etxebizitza eskubidea mahai gainean jarriz, beste hiri eredu bat eraiki nahian. Okupa mugimendua oso kontzentratuta zegoen LES auzoan, eta horrela gotortu eta gehiago irraun ahal izan zuten.
Argazki aukeraketa ederra iruditu zait, pertsona erdigune, testuingura zapi, geure begiak irakurle. Ea zuei zer esaten dizuen.
okupak 90eko hamarkadan