Bada zerbait

Bada zerbait

“Haur euskaldunak erraz dira egiten, haur euskaltzaleak nekez” diosku Oihan Txabarrik Alea agerkarian idatzitako “Bada zerbait” sarreran.

Haurrek ez dakite soziolinguistika zer den, baina asko dakite soziolinguistikaz. Eskolaz kanpoko ingelesa irakasten nabil, eta hizkuntzenganako jarreraz zer edo zer ikasi dut denbora gutxian. Bakanka izango dituzte hitz ederrak euskararentzat auzoko haurrek, eta jakingo balute nola egin didan krak bihotzak I like English but I don’t like Basque entzun dudanetan, barkamena eskatuko lidakete. Baina ez dakite, noski.

Bada zerbaitSoziolinguistikaz bai, badakite. Har dezagun lagun gasteiztar batek azaldutako adibidea: amarekin polonieraz, aitarekin euskaraz, hiriarekin gaztelaniaz; beraz jaiotzetik hirueledun. Gurasoak elkarrekin erdaraz moldatzen zirela jabetu arte, orduan akabo: hark gurasoekin ere erdaraz. Zertarako hiru kode bakarrarekin nahikoa denean? Haur euskaldunak erraz dira egiten, haur euskaltzaleak nekez. Eta haur gasteiztar askorentzat eskolara mugatutako tresna besterik ez da euskara. Halaxe galdetu zidan iaz ikasle batek: “Zergatik egin duzu euskaraz telefonoz?”. Arrotza zitzaion euskara interakzio pribatuentzako erabiltzea. Ez zekien eskolaz kanpo inork euskaraz egiten zuenik.

Latza da haur horiek euskarara biltzea, eta batzuetan bidean ogi-apurtxoak jartzea besterik ez zaigu geratzen. Baina joan den astean Korrikako abestia kantatzen sartu zait klasean ikasle bat baino gehiago, hala moduzko ingelesez are you going to the Korrika? galdezka. Eta nik yes, of course, barrutik pentsatzen bueno, it’s something, bada zerbait.

Bada zerbait

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Bada zerbait”-ri buruz

  • Errango bagenien ume hoiei ingelesez hitzegiteko denbora oron, 5 minutu pasa ta gero jada ez zuten hori errango, Ingelesez egingo balute ta aldamenekoa bakoitzean , en Castellano por favor errango baliete , ez zuten hori pentsatuko, beraien gurasoek euskaraz egingo baliete beti, ez zuketen hori errango, Guraso mordo ez bazuten euskarari buruz gaizki hitzegingo ez zuten hori errango…..
    Umeak ez dira ez Euskaltzaleak, ez Gaztelaniazaleak, Ingeleszaleak…. errezenera jotzen dute logikoa denez, eroso egoteko, eroso jolasteko… edo gurasoak kopiatzen dute.