Aita, niregandik kaliza hori bereizi ezazu

Aita, niregandik kaliza hori bereizi ezazu –

24an Buenos Airesen aurrekontu legea bozkatu zen. Beraz, gure eskubideen kontra denez, kalean geunden. Ordu pare batzuk lankideekin pasa nituen eta, ondoren, bazkaltzera joan ginen. Etxera iristen ari nintzenean, Kongresoan zegoen hesiaren ondoan gizon zibil batek (polizia?, agian bai, operatiboan zegoelako) neska bati txantxaz esan zion: “guztiak hil egin beharko genituzke”. Noski, hori entzutea ez zitzaidan batere gustatu. Berrogeita hamar metro ondoren, ahizparen whatsappa iritsi zait: “non zaude? Erreprimitzen ari dira”. Hori lehenengo mezua zen, gero, lankideen wahtsapp taldean guztiek non geunden galdetzen zuten.

Aita, niregandik kaliza hori bereizi ezazu
Arg: La Izquierda Diario

Orain dela 27 urte auzo honetan bizi nintzen. Abenduko eta atzoko egoera, ez nuen inoiz ikusi, 2001eko abenduan izan ezik. Arratsalde osoan, helikopteroa entzun nuen, atxilotuei buruz entzuten nuen bitartean. Beharbada, twitterren irakur dezakezue nola jendea hasi zen harriak botatzen. Hala ere,  inteligentzia zerbitzuak direla badakigu.

Normalean gauza hauek gertatzen direnean, triste geratzen naiz, hitzik gabe, ez dakidalako nola esan gertatzen dena. Beraz, bi poeten hitzak erabiliko ditut azaltzeko. Gau horretan, Chico Buarque agertzen zen bideoa ikusi nuen. Abeslari hori beste batzuekin Haddad laguntzen ari da Brasilen, demokraziaren alde aurkezpenak egiten. Bideo horretan, hark ez dugula gezurrik eta indar basatirik ere ez nahi esaten du, bakea, alaitasuna eta demokrazia baizik (bere “Cálice” abestia aipatzen). Bere azken hitzak “demokrazia nahi dugu” esan ondoren, bere  abeslari ibilbidea sorbaldan (beti giza eskubideen aldean), jendearen aurrean negar egin zuen. Honek harritu ninduen, gizon honek Brasilgo diktadura ezagutu zuelako; gainera, erbesteratu zelako. Orduan, bere indarra beti leku berean zegoenez (1983 an -1984an “Campanha pelas diretas”en ere zegoen, hauteskundeak eskatzen), negar egiten badu, gaur egungo egoera gaizki ikusten duela pentsatzen dut.

Zer esan dezaket? Gutxi. Lagun batek Gelmanen bi poesia erakutsi zizkidan. Lehenengoak “Cuando el dolor se parece a un país / se parece a mi país” esaten du (“País”). Besteak “Hay que aprender a resistir. / Ni a irse ni a quedarse, / a resistir, / aunque es seguro / que habrá más penas y olvidos” (“Mi Buenos Aires querido”).

Aita, niregandik kaliza hori bereizi ezazu

Eskola publikoko irakaslea naiz