Air France konpainiako hegazkin bat desagertu da 228 bidaiarirekin
Informazio gutxi ari dira ematen oraindik. Air France konpainiak ez du deus argitu. Dena airean da, baina baliteke sekulako istripua gertatu izana ozeano atlantikoan.
Gaur goizean, Senegal ingurutik, jaso dute azken deia pilotuen partetik, turbulentzia gogorrak pasa ondoren, sare elektrikoan matxura jasan dutela esanaz. Ondoren seinalea galdu eta jadanik orduak dira erradarrek ibilgailuaren seinalerik jasotzen ez dutela. Brasilgo armadaren sorospen unitateak segituan joan dira hegazkin galduaren bila, baina ez dute emaitzarik lortu.
Bahiketaren hipotesia baztertuta, Frantziako gobernuak “txarrena” espero du, izan ere, ezinezkoa da oraindik hegazkina airean izatea, ez bailuke erregairik izango. Bilaketak aurrera darrai, ea emaitzarik ematen duen.