Agur Jean Paul

Agur Jean Paul –

1933-2021

Jean Paul Belmondo aktorea hil da, 88 urte, 80 film, Jean Luc Godard edo Truffaut zinemagileekin lan egina eta Nouvelle Vague mugimendu zinematografikoaren ikurra

Jean-Paul Charles Belmondo, Neuilly-sur-Seine auzoan, Paris-en 1933ko apirilaren 9an jaioa eta Parisen zendua, 2021eko irailaren 6 honetan, zinema-aktore frantses ezagunetakoa, Arte Dramatikoko Kontserbatorio Nazionalean ikasia eta gaztetan, boxeolaria eta hasera batean antzerki-aktore izana. Antzerkian hasia esan bezala, 1957an hasi zen zineman eta 1959an, Jean-Luc Godarden “À bout de souffle” filmeko protagonista izan zen. Film hori nouvelle vagueko garrantzitsuenetakoa izan zen denbora hartan, eta berebiziko ospea ekarri zion Belmondori. 1965ean Godarden “Pierrot, le fou” film ospetsuan ere parte hartu zuen. Nouvelle Vague (olatu berria) mugimendu zinematografikoaren ikur garrantzitsuetako bat izan zen, eta 5 hamarkada ezberdinetako ibilbidean 80 film baino gehiagotan parte hartua da. Artista familia bateko semea, aita italiar jatorriko eskulturgilea zen, eta ama, aldiz, margolaria. Kirolaria zen, txirrindularitza, futbola, eta boxeoan aritua, 16 urterekin tuberkulosi gaitz baten ondorioz izandako krisi existentzial baten ondotik, aktore izatea erabaki zuela kontatu izan du. Agur Jean Paul!

Jean Paul Belmondo           Alain Delon

Agur Jean Paul

Seriefiloa naiz.