Berdintasunerantz pausoz pauso

Berdintasunerantz pausoz pauso –

Mendeak eta mendeak eman ditugu emakumeon eskubideen alde borrokatzen, denbora luzez emakumeak gizonen itzalpean bizi izan baitira. Hala ere, mugimendu feministak emakumearen emantzipazioa bultzatzeko balio izan zuen, lehen bere bizitzekin zer egin erabakitzeko askeak ez zirelako. Bestalde, gaur egun, emakumeak inoren baimenik gabe bozkatu, ikasi, lan egin eta gainerakoak egin ditzake. Beraz, argi dago gauzak aldatu direla eta aldaketa handiak lortu ditugula, alabaina, matxismoa oraindik oso presente dago gure gizartean. Gure egunerokoan ezarritako mikromatxismoak ez ezik, genero-indarkeria, diskriminazioa edo abusua ere jasatzen jarraitzen dugu.

Gaur egun badaude sektore batzuk non emakumeok gutxiagotzat hartzen gaituzten eta ezinbesteko zerbait da. Desberdintasun hori ezabatzeko berdintasunaren aldeko neurriak hartu behar ditugu, horregatik gero eta kanpaina, proiektu eta bestelako gehiago daude babesa ematen kausa horri; hala nola, Bidatzenea, emakumezko etxe bat, Portugaleten (Bizkaia).

Agian, batzuek entzun duzue emakumeen etxeez hitz egiten, edo agian beste askok ez duzue jakingo zertaz ari natzaizuen mintzatzen, baina EAEn ekimen bat zabaldu da, hainbat talde eta kolektibo feministak bultzatuta. Izan ere, proiektu hau sortu da emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzeko bizitzako esparru guztietan. Horrenbestez, urteetan zehar egitasmo hori Euskadiko hainbat udalerritan ezagutarazi da Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian emakumeen 16 etxe lortu arte. Dena den, azken horrek zer esana eman du, zeren eta, duela gutxi emakumeen bi etxe atera dituzte aurrera aurten Bizkaian, eta Bidatzenea izan da Portugaleteko Udalak sustatutako parte-hartze prozesuaren emaitza.

Portugaleteko “Belatzak” Eskaut taldea.

Hortaz, Bidatzeneak erreferentzia eremua izan behar du, non emakume guztiak desberdinak izanik ere, hartzen baititu. Gainera, gu ahalduntzeko eremua izan behar du, etxe bat ikasteko, ikasitako beste gauzak ahazteko eta geure buruak berreraikitzeko, baita ere, ahotsa izateko gaitasuna ematen digun espazioa izan behar du. Are gehiago, etxe honek emakume guztiak hartuko ditu bere baitan; esate baterako, gazteenetatik, 12 urteko nesketatik adineko emakumeetara, bertan ikasi ahal izateko. Azkenean, txikienak beharrezko heldutasunik ez badute ere, helduek asko dute ikasteko gazteengandik, eta alderantziz. Horretaz aparte, ez gara ikasiak jaiotzen, baizik eta iritzi horiek gizarteak inposatzen dizkigu konturatu gabe, horrexegatik, benetako errealitatea adin txikiago batetik erakusteak beste ikuspegi batekin haztea laguntzen die.

Oro har, ni, eskauta bezala Portugaleten, Bidatzenea izeneko proiektu hau gauzatzen laguntzen ari naiz, beste herritar askoren babesarekin, beste 15 etxeetatik ere laguntzen baitute, guri ahotsa emanez. Ondorioz, uste dut ekimen honek merezi duela, baina gauzak aldatzeko guztion laguntza behar dela, aldaketak norberaren baitan hasten direlako.

Berdintasunerantz pausoz pauso

6 pentsamendu “Berdintasunerantz pausoz pauso”-ri buruz

  • Izugarria! gazteen iniziatiba hauek benetan pozten naute. Lan ona, gora borroka feminista!!!!

  • Nerea Martinez 2021-09-08 14:50

    Mila esker Maria!!
    Benetan pozten nau horrelako iruzkinak irakurtzeak

  • Zelako hitz politak! Egin genituen saioak politak eta aberazgarriak izan ziren! Zihur nago, proiektuarekin jarraituko duzuela eta hainbat emakume gazte bertan parte hartu dezaten lan egingo duzuela! Zorionak emakumeak! Gora borroka feminista!

  • Egia da nagusiok asko ikas dezakegula zuengandik!!
    Eskerrik asko!!??

  • Pena ikaragarria ematen dit emakumezko iruzkinak bakarrik irakurtzea
    Gogor lan egin behar dugu guztion artean matxismoaren garrantsia helarazteko
    FEMINISMOAK EGINGO GAITU HERRI!

  • Gorroto dut nire inguruko emakumeak jarrera matxistak jasotzen dituztenean.
    Naiara ados nago zurekin berdintasuna gugan hasten da.
    Gizonek borroka feministan gaude!!!!!