AEBetako presorik zintzoena

lopezLuis López urtebeteko zigorra betetzen ari zen Floridako kartzela batean, baina hiru hilabete pasa ondoren, libre utzi zuten huts-egite administratibo batengatik. López huts-egiteaz jabetu zenean, bere burua entregatzea erabaki zuen zigorra osorik betetzeko.

Mozkortuta gidatzeagatik bigarren aldiz atxilotu zutenean, urtebeteko zigorra ezarri zioten Lópezi, baina hiru hilabetetara etxean zen berri ere. Harrituta, abokatuari deitu zion dena ondo zegoen jakiteko, ezin baitzuen gertatutakoa sinetsi. Abokatuak arrazoia eman zion: auzitegiko idazkaritzan akats bat egin zuten eta aske utzi zuten bederatzi hilabete lehenago.

Baina ihes egiteko plan bat prestatu ordez, Lópezek zuhur jokatu zuen eta kartzelara bueltatzea erabaki zuen berehala. Erabakia hartzea kosta egin zitzaion, baina gauzak ondo egitea eta egindakoagatik ordaintzea erabaki zuen.