AEBetako haurrek Bin Ladenen hilketa kolorezta dezakete

Bin Ladenen heriotzaWorld Trade Centerreko atentatuaren hamargarren urteurrena iristear dagoela, estatubatuarrak mota guztietako oroitzapenak antolatzen dihardute buru-belarri. Horietako bat haurrentzako margotzeko liburu bat da, irailaren 11ko atentatuak modu berezi batean kontatzen dituzten irudiak margotzeko liburua, alegia.

We Shall Never Forget 9/11: The Kids’ Book of Freedom (Ez dugu inoiz I11 ahaztuko: Askatasunerako haurrentzako liburua) izeneko liburuan, AEBetako haurrek Dorre Bikiak sutan edota Osama Bin Ladenen hilketa koloreztatu ahal izango dituzte, besteak beste. Really Big Coloring Books argitaletxearen hitzetan, liburua “gurasoentzako tresna bat da seme-alabei irailaren 11ko atentatuetan gertatutakoa erakusten laguntzeko”. Argitaletxearen arabera, 10.000 aleko lehen argitalpena agortu egin da dagoeneko.

Irudi deigarrienetako bat goran ageri dena da. Marinetako SEAL bat Osama Bin Laden tirokatzen ari da Bin Laden burkadun emakume baten atzean babesten den bitartean. Irudiaren gainean honakoa irakur daiteke:

“Being the elusive character that he was, and after hiding out with his terrorist buddies in Pakistan and Afghanistan, American soldiers finally locate the terrorist leader Osama bin Laden.

(…)

Children, the truth is, these terrorist acts were done by freedom-hating radical Islamic Muslim extremists. These crazy people hate the American way of life because we are FREE and our society is FREE.

(…)

We are free to think, free to be honest, free to write, free to live as we wish. We are America. America does not hate other people in the world, but we love the world in which we live and will defend our own life”.

Argitaletxeak adierazi duenez, liburua “errespetuz eta zintzotasunez” egin da eta egiatik urruntzen ez dela ziurtatu du.

Baina espero zen bezala, liburuak kritika ugari sortu ditu Estatu Batuetako musulmanen artean. ‘Council on American-Islamic Relations’-ek liburua “onartezintzat” jo du; musulman guztiak estremismoarekin, terrorismoarekin eta erradikalismoarekin lotzen dituela esan du eta haurrak islamaren kontra jartzen dituela salatu du.

Argitaletxeak, bestalde, “liburuak ez dituela inondik ere musulmanak modu negatiboan irudikatzen” adierazi du.