Abestien bideoak, arrakastatsuenak Youtuben

Abestien bideoak, arrakastatsuenak Youtuben

Youtubeko hamar bideok lortu dute mila milioi ikustaldiko langa gainditzea. Egungo telefono mugikor adimendunek edonon eta edonoiz ikustea ahalbidetzen dute, eta horrek, eragina izan du  ikustaldien hazkundean.

Gangnam Style izan zen mila milioi ikustaldiak gainditu zituen lehen bideoa, 2012an; orain, hamar dira bisita kopuru hori lortu dutenak. Azkena, Wiz Khalifaren See you again bideoklipa izan da: Fast and Furius 7 filmaren musika bandako abestietako bat da, eta duela gutxi hil zen Paul Walker aktorearen omenez egin zuten.

Mila milioiko langa pasa duten guztiak musika bideoak dira; besteak bestea, Justin Bieberren Baby, Enrique Iglesiasen Bailando eta Megahn Trainorren All about that bass daude.

Katy Perryk eta Taylor Swiftek bina bideo dituzte zerrenda horretan, baina hala ere, guztietan arrakastatsuena Gangman Style izan zen: PSYren kantuak 160 egunetan lortu zuen mila milioi bisita baino gehiago.

Jarraian dituzue hamar bideoak:

 Abestien bideoak, arrakastatsuenak Youtuben