Aberri egunaren mural ederra Rosarion

Aberri egunaren murala Rosarion –

Aberri egunaren murala Rosarion

Lisandro “Lichi” Urteaga eta Marlene Zuriaga dira artistak, argentinarrak, euskal jatorrikoak, Aberri egunaren mural eder hau egin dutenak, sareetan gaurko egunez bolo-bolo ibili dena. Leo Messiren mural ikusgarriarekin ezagutu genituen Lisandro eta Marlene, imagina.pinturamural instagram-en dituzu euren irudi eta argazki gehiago, baina oraingoan bihotza erabat ikutu didate Rosarioko barrio de la bajada-ko kaleetan Leo Messiren mural ezagunen artean ikusgarri izango den artelan eder honekin… Zoragarria! Bejondaizuela!! 

Imagina… Pintura Mural

street art gehiago …

Nexgraff pasaitarrak, Pasaian, Wedo Goas galiziarrak eta Slim Safont kataluniarrak Tuteran eta Lian kataluniarrak Ondarroan eginiko lana goraipatu ditu Street Art Cities webguneak. Pasaiako, Tuterako eta Ondarroako horma irudiak, munduko ehun onenen artean …

Aberri egunaren mural ederra Rosarion

Nire begietatik ...