Europako Garapen Eredua. Inbertsio teknologikoa, produktibitatea eta mozkina
Europako Garapen Eredua –
Europako Garapen Eredua. INBERTSIO TEKNOLOGIKOA, PRODUKTIBITATEA ETA MOZKINA
- Europan diruzko edo merkatuko produktibitatearen bilakaerak izan duen beherakada azken hamarkadetako ezaugarri deigarrienetakoa izan denez, garrantzitsua da aztertzea zer eragin izan duen bilakaera horrek enpresa-jardueran. Enpresen erabakien funtsezko helburua, jakina denez, inbertsioetatik mozkinak lortzea den heinean, ezinbestekoa dirudi aztertzea, zehatz, produktibitatearen bilakaeraren eta enpresa-mozkinaren artean dagoen erlazioa.
- Printzipioz, garrantzitsua azpimarratzea ohikoa dela desadostasunak izatea datu mikroekonomikoen eta makroekonomikoen artean, produktibitatearen eta mozkinaren arteko erlazioa zehaztean.
- Enpresa lider batek produktibitatea areagotzen duen aurrerapen teknologiko bat sartzen duenean, zenbait bidetatik sor ditzake mozkinak. Hasiera batean, kostuen murrizketa bat izan ohi du, eta aukera ematen dio zuzenean mozkin gehiago lortzeko. Baina produktibitatearen gorakadak –partez edo osorik– prezioak murrizteko eta merkatu-kuota zabaltzeko baliatzea aukera dezake. Nolanahi ere, argia da produktibitatearen gorakadaren eta mozkinaren arteko erlazioa.
- Hala ere, inpaktua bestelakoa da enpresa jarraitzaileetan. Enpresa horiek teknologia berriak sartzen dituztenerako, merkatuak dagoeneko birkokatu ditu enpresa aitzindarien aurrerapenen aurrean, eta prezio berriak eskatzen ditu, merkeagoak. Enpresa jarraitzaileek teknologia berriak sartu behar dituzte galerak murrizteko edo merkatu-kuota galtzea saihesteko. Baina sektoreko produktibitatearen igoerak enpresa horietan eragiten duen azken emaitza ez da mozkin gehiago izatea; inoiz, kontrakoa gertatzen da.
- Sektorea orokorrean hartuta, merkeago saltzeko gai izanda, maiz merkatuan hedapen bat gertatzen da, beste produktu alternatibo batzuk ordezten baitituzte. Antzeko zerbait gertatzen da dinamika horri lurraldeko ekonomiaren multzoan erreproduzitzen bada. Ekonomia hori lehiakorrago bihurtzen da, eta esportaziorako gaitasun handiagoa du.
- Merkatuaren hedapena beste sektore edo lurralde batzuen kostura baztertzen badugu, dagokion sektoreko edo lurraldeko enpresek aparteko mozkinak lortzen dituzte merkatua prezio berrietara egokitzen den arte.
- Aurrerapen teknologikoak produktuaren edo zerbitzuaren kalitatea hobetzen badu baina prezioa murrizteko aukerarik ematen ez badu, dinamika ez da bera zehatz-mehatz. Enpresa aitzindariek merkatu-kuota irabazteko sartzen dituzte hobekuntza horiek, edo, kostuen murrizketaren bidez lortu ordez, mozkinak prezioak garestitzearen bidez lortzeko. Enpresa jarraitzaileek baztertuak ez izateko inbertituko dute teknologia berri horietan, edo, bestela, kalitate gutxiago eskatzen duen merkatu-hobi batean lehiatzea erabakiko dute. Orokorrean, kalitatearen hobekuntzek prezioek gora egitea edo produktu alternatiboak ordezkatzea lortzen badute baino ez dira lortuko mozkin gehiago sektorean. Ekonomiaren multzoan kalitatearen hobekuntzak ez du sortzen, zuzenean, enpresa-mozkinen gehikuntza orokor bat. Salbuespen dira esportazio gehiagoren bidez beste lurralde batzuei merkatu-kuotak kentzeagatik lortutakoak edo ekoizpen-ondasunak eskuratzen dituzten enpresetan eraginkortasuna hobetzea dakarten kalitate-hobekuntzak.
PDF: https://drive.google.com/file/d/1OgwOVLKFR3zA0jluT3zFTpBqVWYqMO_2/view?usp=sharing
Europako Garapen Eredua. Inbertsio teknologikoa, produktibitatea eta mozkina