2030 Agenda (HURBIL Egitasmoa)

2030 Agenda (HURBIL Egitasmoa) –

2030 Agenda (HURBIL Egitasmoa)

  1. 2030 Agenda (HURBIL Egitasmoa)Garrantzitsua da gogoratzea HURBIL proiektuaren oinarria dela iritzi adostuak kudeatzea, HURBIL sarean bertan ehuneko 95eko adostasun zabalak lortuta. Adostasun handiko irizpide hori aplikatu dugu harrigarriki eztabaidatsua izaten ari den kasu honetan ere.
  2. Nazio Batuen Erakundearen 2015eko irailaren 25eko Batzar Orokorrean onetsitako «Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda»[1], harrigarria bada ere, lehen mailako eztabaida politiko bihurtu da, Europan eta Estatu Batuetan batez ere.
  3. Printzipioz, ezinbestekoa da NBEren garapen jasangarriko helburuek eremu sozial eta ideologiko ezberdinetan modu ezberdinean baloratutako alderdiak jasotzea, kontuan hartuta helburu horien hedapena eta zehaztasuna (17 helburu eta 169 xede).
  4. Nolanahi ere, Nazio Batuen edozein gomendiotan bezala, ez dirudi arazorik dagoenik herrialde bakoitzak jaso ditzan, aplikatzeko edo ez, kontuan hartzeko edo ez.
  5. Eztabaidatzeko lehen gaia da zer neurritan onartu edo aplikatu behar dituzten estatuek 2030 Agendan proposatutako politikak, edo nola kudeatu behar dituzten.
  6. Alde batetik, egia da 2030 Agenda aho batez[2] onetsi zutela Nazio Batuen Erakundeko kide diren estatuek, baina ez zen baliatu estatu bakoitzean araugintzako, legegintzako edo politikaren arloko kontrastea egiteko prozedurarik. Horrek esan nahi du, edonola ere, 2030 Agenda gomendiotzat jo behar dela, eta hala kudeatu behar dela. Ezin da jo nahitaez betebeharreko arautzat edo irizpidetzat. Jakina, horrek ez du eragozten gobernuek partekatzen dituzten 2030 Agendaren neurriak aplikatzea.
  7. Naturala da indar politikoek beren alde baliatzea 2030 Agendatik beren ikuspegi politikotik partekatzen dituzten erreferentziak eta proposamenak. Nazio Batuen edo nazioarteko beste erakunde batzuen beste edozein erabakirekin egitea bezain logikoa da, nahiz eta erabaki lotesleak ez izan.
  8. 2030 Agendaren alderdi bereziki polemikoa da denboran bat egin duela Munduko Ekonomia Foroaren Berrabiatze Handia proiektuarekin eta proiektu horretan jasotako estrategiek bereganatu egin dutela. Munduko Ekonomia Foroa ez da erakunde independente bat, Mendebaldeko elite korporatiboen interesen bozeramaile argia baizik. Munduko Ekonomia Foroak Berrabiatze Handia proiektuaren helburuak sistematikoki 2030era bideratzeak eta 2030 Agendaren helburuak aipatzeak desitxuratu egin du 2030 Agendak benetan esan nahi duenaren interpretazioa, bai haren helburuei dagokienez, bai defendatzen dituen interesei dagokienez.
  9. Esan dugun bezala, 17 helburu eta 169 xedeen artean, ekidinezina da talde edo ideologia batek bat egitea 2030ko Agendaren alderdi edo proposamen batzuekin, eta ez partekatzea beste batzuk.
  10. Orokorrean, badirudi HURBIL sareko kideen artean adostasun zabala dagoela 2030 Agenda orientazio-erreferentzien multzo gisa erabiltzeko, eta erreferentzia bakoitza bereizita interpretatu eta baloratzeko.
  11. Hala ere, HURBIL sareko sektore zabal batek uste du 2030 Agenda, multzoan hartuta, baztertzeko modukoa dela, ulertzen baitu arrazoi sendoak daudela pentsatzeko Berrabiatze Handia proiektuan jasotakoen baliokide diren xede eta interes korporatiboak dituen proiektua dela. Hori dela eta, baztertu egin behar da orokorrean.
  12. HURBIL sareko beste sektore batek uste du, berriz, 2030 Agendaren izaera orientagarri orokorra baztertu gabe, gobernuek eta talde politikoek ez luketela agenda hori erabat onetsi behar, eta ez luketela indarrean dagoen arautzat jo behar.
  13. Azkenik, iritzi batzuek arrisku bat aipatzen dute, hau da, agenda hori konpromiso lotesletzat jotzea urrats garrantzitsua izatea estatuen subiranotasuna galtzeko, eta, beraz, korporazio multinazional handiek haien gaineko kontrola areagotzeko, nazioarteko erakundeen bitartez (Nazio Batuen bidez, esaterako).

Eskerrik asko zure interesagatik. Segi gurekin.

[1] “Gure mundua eraldatzea: 2030 Agenda garapen jasangarrirako”. Nazio Batuen Batzar Orokorrak 2015eko irailaren 25ean onetsitako ebazpena. https://documents-dds-ny.un.org/doc/UNDOC/GEN/N15/291/93/PDF/N1529193.pdf?OpenElement.

[2] Nazio Batuak. 70. saioaldiko ebazpenak eta aktak. https://www.un.org/es/ga/70/resolutions.shtml

PDF: https://drive.google.com/file/VAM8EehcwfJSa1/view

2030 Agenda (HURBIL Egitasmoa)

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / www.youtube.com/@ekaigroup2109