Zozketan parte hartzeko azken eguna da gaurkoa

Bide Ertzeanek une gozoan jarraitzen duela erakusten duen diskoa da Don Inorrez. Aurreko lanen aldean, detaileetan ikus litezke taldearen bilakaera eta aurrerapausoak. Alabaina, Bide Ertzeanen musikaren ezaugarri nagusiak gordetzen ditu lan berriak: kantuen egituren soiltasuna, moldaketa dotorez janzteko kezka, melodiaren garrantzia hitzak zaintzeko ardura…  

Boskotearen kantu ederrak, hala nola, soul baladak (Ez nau inork espero), folk kutsuko pieza biluziak  (Zatoz zoragarria, Zure ausentzia), vals-ak (Bost egun eman) edota pop kantuak (Zurekin dantzatu nahi nuke)… zuzenean (abenduaren 16an Donostiako Viktoria Eugenia antzokian iluntzeko 8retan) entzun nahi badituzu, badakizu, idatzi hona, ZuZeura. Lau sarreren zozketa abenduaren 7an egingo dugu. Animatu eta gozatu!

Mzc1OA==

'Don Inorrez' diskoa da Bide Ertzeanen lan berriena

Irudia | 'Don Inorrez' diskoa da Bide Ertzeanen lan berriena | , | LGPL
Irudia | Bide Ertzean Viktoria Eugenian ariko da abenduaren 16an | Joseba Barrenetxea | LGPL
Bide Ertzean, musika, zozketa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude